Carpe diem

hlarrageta@ni.eus 1603897169129 hlarrageta | 2021-08-09 20:24

hlarrageta@ni.eus 1628533721895

Antonioren keinu bakoitzari

zoriontasunaren urrina dario.

 

Bere tiranteen indar bertsuarekin

ekiten die egun guztiei:

izan New Yorkeko bosgarren etorbidean

zein Espainiako zokorik eskasenean.

 

Badakielako zein den bizitzaren balioa.

Badakielako bizirik egotea baino

gauza handiagorik ez dagoela.

Eta badakielako, noizbait,

bukatuko dela guztia.

 

Baina, zorionez,

argazki mordoa utziko digu

ikus dezagun nola bizi zen;

zer egiten zuen.

Inspira gaitezen.

Arnas har dezagun gogoz.

Bizi gaitezen behingoz.

 

Hori da Antoniok egiten digun oparia.

Hori da, besteak beste, MariCruzek aguantatu behar duena.


Utzi iruzkina: