Edurra lagun, Elgoibar-Soraluze egin genduan abenduko mendi irteeran

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-12-05 15:05

GKB 1512483138569

Joan zen igandeak 3an, haurren mendi irteera izan genuen, Elgoibartik Soraluzera. Eguna hotz esnatu zitzaigun, baina aterri. Karakateko magalak ostiralean eroritako elurrarekin zuri zeuden.

Kalegoen Plazatik 20 haur eta beste horrenbeste nagusi Plaentxi aldera abiatu ginen. Ibilbide lasai eta ederra burutu genuen eta gainera, elurrarekin, kriston gozatua hartzeko aukera izan genuen. 12etarako Soraluzen ginen.

Autobus urbanoa hartu eta "Euskerak 365 Egun" taldeak antolatutako "Euskaraldia" hasi aurretik bueltan geunden Plaza Handian. 

Datorren irteera  Urtarrilak 21an izango da. Irteera Geologikoa.

Baina aurretik Abenduak 16an Elgoibarren dagoen Fosil eta Mineralen museoa bisitatzeko aukera izango dugu.

Salida montañera a Soraluze: Los/as montañeros/as que participaron el domingo en la salida a Soraluze disfrutaron también con la nieve. El día 21 de enero está prevista una salida geológica, pero antes, el 16 de diciembre visitaremos el museo de Fósiles y Minerales de Elgoibar.