Liburu baten erreseina

No profile photo FundazioBila! | 2018-03-22 09:17

José Antonio Pagolak “Jesús. Una aproximación histórica” izenburua duen liburua 2007. urtean idatzi zuen eta 2009. urtean euskaraz argitaratu zen “Jesus. Hurbilketa historikoa” izenburuarekin.

Liburu honek Jesusen pertsonara, haren misteriora eta mezura hurbiltzen lagunduko dio irakurleari. Idazleak liburu hau idatzi zuenean asmo horrekin egin zuen. Liburua hizkera errazean dago idatzita eta  Jesusi buruzko ikerlan historiko baten emaitza zehatzak ematen ditu.

Liburua,  Nor izan zen Jesus? Zertan azaltzen da Jesusen pertsonaren indarra eta haren mezuaren berezitasuna? Nola amaitu zen haren ametsa? Hauek, irakurleari argitzen laguntzeko idatzita daude. Liburuan zehar, lehen aipatutako galderak eta beste batzuk erantzuten dira. Jesus Jainkoaren bilatzailea, bere erreinuaren profeta, miserikordiaren poeta, bizitzaren zaindaria, azkenengoen defendatzailea, emakumeen laguna eta bizitza desberdin baten irakasle moduan irudikatuta dago.

 Liburu honek, jesusen mezuaren kontaketa bizia eta zehatza eskaintzen du. Gai bakoitzean, gaur egungo ikerketaren egoerari buruzko informazioa ematen da. Jesus bere testuinguru sozial, ekonomiko, politiko eta erlijiosoan datu berrietan kokatuta azaltzen da.

 

 


Utzi iruzkina: