Winston Churchill eta Amazon

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2020-12-24 11:37

mikelurai@gmail.com 1608809143459

Badoazkigu urte arraro honekin batera zenbait amets xoro-goxo. Pandemia aitzakia hartuta, beste mundu bat posible dela aldarrikatzen ibiltzen direnek aukera ezin hobea ikusi izan dute proselitismorako. Badakizue zertaz ari naizen, euskaldun zein basko askotxo izaten baikara haiek haizatzeko pronto: “Kapitalismoa da birusa”, "Beste mundu bat posible da", ekonomia jasangarria, ekonomia gizatiarra...

Ildo horretako hainbat iritzi entzun eta irakurtzeko aukera izan dugu zorigaiztoko birusa  gurekin geratzeko asmo ezkutuaz iritsi eta gutxira. Aitor dut une batzuetan arduratua egon naizela, itolarriak harrapatua; neu ere pentsatzen hasia bainintzen “zerutiar eta dibinoak” bihurtzeko asmoa genuela, eta neronek ere nekez sinesten eta praktikatzen ditudan horiek oinarrituko zutela nire bizimodua. Baina urak bere onera itzuli dira, eta, zorionez, beti-betikora bueltatu gara. Eskerrak!

Churchillek aspaldi esan zuen demokrazia dela, goizaldean inor ate-joka etorriz gero, esne-saltzailea den ziurtasuna izatea. Gure etxean, Amazoneko banatzaileak egiten du esne-saltzailearena. Eta esnea supermerkatuan erosten dugu.


Utzi iruzkina: