Oilarra kukuruka

Oilarra kukuruka —Xipri Arbelbide—
Erein, 2020 Saiopaperak - Pentsamendu eta Gizartea, 32
232 orrialde
Akaso umetan meza-mutil ibili izanak nahiko markatua utzi ninduen onerako zein txarrerako, baina jakina da nork bere ibilbide eta traumak dituela. Eta umezaroaz ari garelarik, ez norberak aukeratuak.
Federa itzuli behar dugula diosku Xipri Arbelbidek, apaizek berezko duten erretorika temati eta landuaz. Ezker eta eskuineko doktrinen porrota. Egungo gizaki eroria eta hura salbatzeko benetako Ebanjelioaren aldarria, ideologia nagusiek sortu dituzten kristau-ikasbidearen perbertsio interesatuak alde batera utzita.
Erlijioa Europako zenbait herrialdetan dago ahuldua, baina ez dezagun ahantz salbuespena dugula: munduko bazter gehienetan, norbanakoek Jainko edo bestelakoetan sinesteko beharra sentitzen dute.
Ez dakit ni neu Ebanjelioaren egiara bueltatuko naizen. Bidean bekatu askotxo ditut eginak, eta erremediorik ez dudan ustea ere lartxo barneratua. Dena den, ez dut baztertzen; neu ere, Pauloren antzean, sarritan jausi izan bainaiz zalditik, neure aldi guztian.
Aitor dut atsegin handiz irakurri dudala Arbelbideren liburua. Desberdina, korronte nagusiaren kontrakoa. Gai zaharrek dakarte haize freskoa, oraingoan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: