Nora

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2021-10-04 19:39
1

mikelurai@gmail.com 1633374208128

Zinera gonbidatu ninduten atzo. Uste dut ditxosozko pandemiaren ondotiko lehen filma izan dela. Astunxea ari zait suertatzen gertakari guztiak Pandemia aurretikoak edo Pandemia ondorengoak diren zehaztu behar izatea, baina nago lanak izango dituela Kristok hainbesteko esfortzu eta nekez irabazi zuen pribilejio hura mantentzen. Esan nezake, hortaz, P.o. 1. urteko lehen filma izan dela Nora.

Eta gustatu zait. Atsegina da, oso. Goxo eta xumea. Eta nik, egia esan, ezin dizuet askoz gehiagorik kontatu, ez baitakit film baten kritika egiten, jakintza faltagatik gehienbat. Film asko ikusi izanak ez zaitu aditu bihurtzen.

Baina argi dudana da gero eta gehiago gustatzen zaizkidala kontu txikiak, hurbilekoak. Lagun askok Netflixeko film eta bestelakoak gomendatzen dizkidate, eta niri neuri esajeratuegiak iruditzen zaizkit gehienak, histrionikoegiak. Ikusten hasi eta alde batera uzten ditut askotan. Literaturan eta zineman usu aipatzen da "galtzaileak" eta "gatazka" beharrezkoak direla istorio on bat sortzeko. Nik neuk nahiago ditut bizirauleak. "Galtzaile" hitzak amerikarrek sarritan darabilten "loser" gorrotagarri eta gutxiesgarria -"You are a loser!"- dakarkit gogora. Eta gatazka handiak baino, nahiago ditut istorio txikerrak, zintzo-zintzo kontatuak. Eta halakoxea iruditu zait Nora, soil eta duina. 

  


Leave a Comment: