Mikroipuinak

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2021-09-08 13:48

mikelurai@gmail.com 1631104723219

Ikasturte berriari ekin diogu, eta lehen egunetan, urtero, mikroipuinak lantzen ditut ikasleekin. Irakurri, aztertu eta zukua atera ondotik, ikasleek berek  idazten dituzte ipuin laburrak. Egundoko barreak egiten ditugu, eta sorpresa atseginak hartzen ditut zenbait ikaslek eskribitzen dutenarekin. 

Hortxe beste hizkuntza batzuetatik ekarritako 6 mikroipuin, ezagun-ezagunak, neuk itzuliak (zerbait itzuli behar duzunean konturatzen zara zein zaila den itzultzaileen lana).

 

"Emigrantea", Luis Felipe Lomelí

-Zerbait ahaztu duzu?

-Oxala!

 

"Patua", Franz Kafka

Kaiola bat txori baten bila abiatu zen.

 

Ernest Hemingway (seguruenik/agian ez da berea), izenik gabea. Legendak dio idazleak, bazkaltzen ari zela, 10 dolarreko apustua irabazi zuela mikroipuin hau ezpainzapi batean idatzita).

Salgai: haurtxoentzako zapatak, erabili gabeak.

 

"Ate joka", Fredric Brown

Munduko azken gizona gela batean jesarri zen, bakarrik.

Baten bat ate joka hurbildu zen…

 

"Dinosaurioa", Augusto Monterroso

Itzartu zenean, dinosaurioak oraindik han segitzen zuen.

 

"Ardi beltza", Augusto Monterroso

Herrialde urrun batean, duela urte asko, ardi beltz bat existitu zen. Fusilatu egin zuten.

Mende bat geroago, artaldeak, damuturik, zaldizko estatua bat eraiki zion, parkean dotore-dotore geratu zena.

Hala, handik aurrera, ardi beltzak agertzen ziren bakoitzean, segituan akabatzen zituzten armaz, etorkizuneko ardi-belaunaldi arruntak ere eskulturan trebatu zitezen.


Utzi iruzkina: