La Peña Ceberio por Maguregui

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2021-09-05 20:07
1

mikelurai@gmail.com 1630869299538

Mundu zaharra. 1956ko argazkia. Atletico Madrili (2-1) Kopa finala irabazi ondotiko argazkia. Olatxu taberna, Zeberio. Athleticek finalak irabazten zekienekoa. Zeberioko EH Bilduk herrian banatu zuen egutegi baterako erabilitako argazkietako bat.

Amama, aitite, izeko zahar, ama, osaba eta inguruko auzo eta urrunxeagokoak biltzen dituen argazkia. Erdian, Jose Mari Maguregi, Athleticeko jokalaria. Amamak zioen egundoko artista zela.

Taberna zabaldu zuen gure amamak, 1940an, gerra galdu ondotik. Katalunian eman zuen gerratea, Euskal Herritik ihes egin behar izan eta gero, Frantziak ez zuen-eta errefuxiatu gehiagorik onartzen. Handik bueltatu eta amak utzi zion etxetxo zaharrean zabaldu zuen taberna. Aitite geroago itzuli zen herrira; Arana Goiri batailoian borrokatu  ondoren, oporralditxoa pasatu behar izan baitzuen kontzentrazio-esparru batean.

Gutako 3 belaunaldi hazi eta heziak izan gara Olatxu tabernan.

 

 


Utzi iruzkina: