Iraultza Txikien Akanpada, 2021-08-27: "Euskalgintzaren erronkak tokikotasunetik"

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2021-08-27 21:44

mikelurai@gmail.com 1630100622708

Herrian bertan dugu ITA edo Iraultza Txikien Akanpada. Hainbat ekintzaz disfrutatzeko aukera izanda, barkaezina zatekeen bakarren batean, gutxienez, parte hartu ez izana. Egitaraura jo eta segituan aurkitu nuen nire interesekin bat egiten zuena: "Euskalgintzaren erronkak tokikotasunetik".

Lau hizlari entzuteko parada izan dugu: Gartzen Garaio (Aiaraldea Ekintzen Faktoria), Peru Aranburu (Errigora), eta Oneka Arteaga eta Aitzol Gil de San Vicente (Ipar Euskal Herriko ikasle mugimenduko kideak). 

Oneka Arteaga eta Aitzol Gil de San Vicenteren bizipen eta testigantzen bidez, Iparraldean euskaraz ikasi nahi duten gazteen errealitatea ezagutu dugu. Baxoa egin dute oraintsu, eta aurrera eraman dituzten borroken berri eman digute. Begirada bizkor eta mintzo zoliko gazteak.

Peru Aranburuk gogoeta egin du gero eta handiagoa bihurtzen ari den Errigora dinamikaz. Azaldu digu proiektuaren ezusteko arrakastak nahitaezko moldaketak ekarri dituela, baita hausnarketa berrietarako espazioak ere. 

Gartzen Garaio Aiaraldea Ekintzen Faktoriaz aritu da. Hainbat alor biltzen dituen komunitate proiektu integrala. Eta esan digun bezala, euskal hiztun komunitateari baliabideak eman nahi dizkio euren jardunak. Aldarrikatu du Euskarak ondo bizitzeko tresna izan behar duela. Bere ustez, erdarek ematen ez duten hori emateko gauza izan behar du Euskarak. 

Eta nik nabarmenduko nukeena da proiektu, ekintza eta borroka hauek guztiek badutela, euskaraz eta euskaratik sortuak izateaz gain, beste ezaugarri komun bat: bihotza. Eta bihotza duena, bada.

 

 

 


Utzi iruzkina: