COVID 19, haiek, eta gu

Politikariek sarri egin digute errieta azkenaldian: gure axolagabekeriak eraman ei gaitu egungo egoerara. Behar baino gehiagotan entzun dugu mantra hori haien berbaldietan. Jarraitzaile askotxo du diskurtso horrek, halere, kaleko jendearen artean. Komunikabideetako elkarrizketetan, “...gure arduragabekeria...”, aipatzen dute usu elkarrizketatuek. Gaitzaren hedapena herritarron asunto ari da bihurtzen, besteren kutsatzea egundoko ezinegon eta kulpaz bizitzeraino.
Grouchoren esaldi gogoangarri hark aspaldi aurreratu zigun: “...ezerezetik abiatuta, miseriarik gorrienera ailegatu gara”.
Bejondeiela gure arduradunei, eta bejondeigula herritarroi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: