Boxeoa (IV): zenbait liburu

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2021-01-01 21:42

mikelurai@gmail.com 1609545552198

Perlak, kolpeak, musuak, traizioak (2015) —Joxemari Iturralde—

Ezinbestekoa. Atsegin handiz irakurtzen den lana. Apaindura eta edergarriak alde batera utzita idatzia, literatura zintzo-zintzoa. Paulino Uzkudun eta Isidoro Gaztañagaren ibilerak biltzen ditu. Euskal Herria, Paris, Habana, New York, Gary Cooper, Lupe Velez, Dolores del Rio, Ernest Hemingway…

Iturraldek esana du ez zuela zehazki boxeoaz idatzi nahi izan, baina neurri batean edo bestean, une oro dago presente.

 

On Boxing (1987) —Joyce Carol Oates—

Saiakera aparta. Idazle bikain baten gogoetak. Aitak umetan borrokak ikustera eramaten zuen Oates. Kirol maskulinoena emakume zoli baten begi zorrotzetik. Boxeoa disekzionatu eta haren ehunak gordinki aztertu eta azalduko dizkigu egileak.

 

Campo del Gas (2016) —Jose Luis Garci—

Boxeoa, borroka profesionala (wrestling edo catch-a) eta zinema. Hori guztia eta askoz gehiago. Garciren hainbat iritzi politiko ez ditut batere gustuko, ze, harrigarriki, politikaz paso egiten dutela dioten hauetako askok eskumarantz egiten dute irrist sarritan; baina nork bere perbertsioak ditu, eta neuri, behintzat, hiztun aparta iruditzen zait. Eta berbetarako duen abilezia berberaz idazten du zinemagile espainiarrak, barrukoak atereaz eta ezer gorde barik. Autoreak askotan esaten duen legez: “Adin batetik aurrera egin daitekeen bekaturik handiena faltsua eta aspergarria izatea da”.


Utzi iruzkina: