Boxeoa (III): bitxikeriak

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2020-12-16 23:44

mikelurai@gmail.com 1608159586281

Queensberry-ko markesak boxeoaren oinarriak ezarri zituen 1867an. Oscar Wilderi bizitza izorratzeaz gain idazleak markesaren semearekin izandako harreman likits eta sukartsuaren ondotik,  gaur egungo boxeoan indarrean diren zenbait arau ere finkatu zituen. Boxeoko eskularruen erabilera bultzatu zuen, baita haien nolakotasun eta ezaugarriak zehaztu ere.

John Sholto Douglasek, hortaz, boxeoa gizatiartu eta xamurtu zuen, edo hori kontatzen digu, bederen, “Historia ofizialak”. Baina humanoagotik edo errealagotik —finean ankerragotik— ere badu istorioak, eta sarri ezkutuan eta isilean gordetzen du Historiak. Borondate onekoa izateaz aparte, bazuen beste gogo eta asmo lohiagorik markesak. Tamesis-eko marinel-borrokalariek metakarpoa edo eskuko hezurrak apurtu ez zitzaten sustatu zuen eskularruak erabiltzea, borrokaldi gehiago antolatzeko aukera egon zedin eta apustu gehiago egiteko astia izan zezan borroketan biltzen zen jendilajeak.

Jende askok uste duenaren kontra, boxeoko eskularruak ez ziren aurkariaren kaskezur eta gorputzeko hezurrak babesteko sortu. Aurpegi, buru eta beste zaintzeaz, borrokalariek berek arduratu behar izaten zuten.


Utzi iruzkina: