Boxeoa (II): Urtain vs Weiland

mikelurai@gmail.com 1603138157148 Kontu txikiak | 2020-12-05 16:44

mikelurai@gmail.com 1607192707979

Jose Manuel Ibar Azpiazu —88, 400—, galtzamotz zuria. Peter Weiland —105,500—, galtzamotz urdina. Orain 50 urteko irudiak, mundu zahar batekoak, kirolariek usu harrotasun nazionala euren gain zuten garaikoak.

Ez zekien boxeoan. Gutxi dakienak ere badaki haren teknika erdipurdikoa zela, eta askotan borroka errazak jarri zizkiotela, eta erregimen frankistak erabili egin zuela, eta berau ere  gustura egon zela halako zereginetan...

Eta horiek guztiak egia izanda ere, makur ariko ginateke "gureetako" batekin. Nork bere neurria edo iritzia du barkatu beharrekoez eta barkatu behar ez direnez, zer barka daitekeen eta zer ez, zeintzuk diren "gure" eta zeintzuk ez. Baina bistakoa da urteen poderioz Urtainen mitoaren errebisioak haren kaltetan egin duela. Ez dugu ulertzen 60ko hamarkadan bere eta "gure" arima saldu eta baserriko giro gris eta sarri itogarritik, euskaldunok maiz arkadia galdu gisa ikusi izan dugun horretatik, alde egin nahi izan zuen gaztearen hautua. Baina hori, agian, geure problema da, ez Jose Manuelena. Herri xumeak, Historia idazten ez duenak, "bereetakoa" zuen, eta ikusmin handiz bizi zituen haren kirol ibilerak. 

Borrokaldiak ez du ezer apartekorik. Urtainek jo egiten du, itsu-itsuan. Hanka-joko eta mugimendu-sorta eskasa du,  harmonia gutxikoa. Eta Weilandek estu hartzen  duen bakoitzean, atoan geratzen da hauspo barik. Eta, halere, Europako txapeldun.

Merezi du bideoak: https://youtu.be/O8nIR7axHDA

 

 

 

 

    


Utzi iruzkina: