DISKURTSO ONAK EMATEKO GOMENDIOAK

Esanostekointerpretazioa 1548864079879 Esanosteko | 2019-02-18 17:53

DISKURTSO ONAK EMATEKO GOMENDIOAK

Sonia Morentin eta Irati Rodrigo

**

Prestakuntza prozesuari dagokionez

Interprete batentzat oso garrantzitsua da diskurtso onak egiten jakitea. Izan ere, edukia berak sortu ez arren, interpretazio bakoitzean mintzaldi bat sortzen du. Gainera, gaitasun komunikatiboak hobetzeko balio du.

Diskurtso onak egiten ikasteko, hiru atal bereizi ditugu:

Prestaketa

Lehenik eta behin, diskurtso mota erabaki behar da, eta horrekin batera diskurtsoaren gaia. Oso garrantzitsua da gaiari buruz ahal den guztia dokumentatzea, akatsak saihesteko. Hala ere, akatsik eginez gero, ez da ezer gertatzen, konturatu bagara, gure burua zuzendu dezakegu, edo bestela, beste batek zuzentzen bagaitu, hurrengoan hobeto egiteko balioko du.

Informazio guztia jasotzerakoan, kontuan hartu behar dugu zenbat denboraizango dugun gure mintzaldirako eta horren arabera, jakin beharko dugu zenbat informazio eskaini dezakegun. Denbora gutxi baldin badugu, hobe da datu batzuk ez ematea eta emandakoak ongi finkatzea. Horretarako, ongi bereizi behar dituguideia garrantzitsuak eta osagarriak, mintzaldiaren helburuazein den argi izanik.

Ondoren, hitzaldiaren egiturazehaztu behar dugu. Ongi zehaztutako sarrera bat eta ondorio bat egon behar dute. Tartekoan, ideia nagusiak azalduko ditugu, osagarri batzuk gehituz. Garrantzitsua da ideien arteko lotura logikoaegitea, eta ez egitea salto gai batetik bestera, ez badute inongo harremanik, horretarako lokailuen lanketa lagungarria izan daiteke.

Ideia ona da paperean prestatzea, baina gure memoria abiatuko duten hitz gakoak soilik idatziz. Horrela, diskurtsoaren haria jarraitzeko gai izango gara, baina ez dugu denbora osoan paperari begira egoteko joerarik izango.

Hitzaldiaren zirriborroa prest daukagunean, hori landu behar dugu eta ahalik eta gehien hobetu. Hitzaldia behin baino gehiagotan entseatzealagungarria izan daiteke denbora neurtzeko eta ideiak guztiz ongi antolatzeko.

Hitzaldia

Hitzaldia ematerako orduan, hainbat ezaugarri hartu behar dira kontuan. Lehenik eta behin, entzuleen ezaugarriakkontuan hartu behar dira, horrek erakutsiko baitigu erabili dezakegun espezializazio maila. Ez da berdina hitzaldi bat umeei edo adituei ematea. Kasu batzuetan, erabilitako terminoak azaltzea ezinbestekoa izango da entzuleek hitzaldia jarraitu ahal izateko; hori izango litzateke umeen edo publiko orokorraren kasua. Gainera, hitzaldiak datu asko aipatuko baditu, ongi legoke laguntza bisualaeskaintzea, Power Point, argazkiak, grafikoak edo paperen bidez.

Hitzaldia aspergarria izan ez dadin, garrantzitsua da entzuleen arreta deitzen jakitea. Modu desberdinetan egin daiteke: zuzenean haiei zuzenduz, esperientzia pertsonalak eta anekdotak kontatuz, diskurtsoa zaila bada testuinguruan kokatuko duen istorio bat kontatuz... Honekin lotuta, kontuan izan behar dugu ezin dugula denbora guztian papera edo pertsona bakarra begiratzen egon; entzule guztiei zuzendu behar zaie begirada, horrela sentituko baitira hitzaldiaren parte.

Lagungarria izan daiteke lehendik ahotsa, intonazioa eta erritmoa lantzea, diskurtsoari erritmo errazago bat emateko. Adibidez, ideia garrantzitsuak ozenago eman daitezke, hauen garrantzia azpimarratzeko eta entzuleek hobeto identifikatu ahal izateko.

Hitzaldiaren ondoren

Aukera baldin badaukagu, gomendagarria da guk emandako diskurtsoaren audioa entzutea edo bideoa ikustea analisiaegiteko; horrela, akatsak ikus ditzakegu zuzentzeko, eta baita ere ongi egindako gauzak ikusiko ditugu, horrela egiten jarraitzeko.

 

Aholku gehigarriak

  • Esaldi argi eta motzak erabiltzean, diskurtsoa prozesatzeko errazagoa izango da.
  • Elementu bisualak gehitzea hobeto azalduko ditu emandako ideiak eta lagungarriak izan daitezke informazioaren zati bat ahazten bazaigu.
  • Entzuteko moduan hitz egin behar dugu, ez ahopean, eta ondo ahoskatuz.
  • Kontuz oharkabeko keinuak eta mugimenduak egitearekin.
  • Entzulearen jarrera eta keinuei erreparatuz, gure hitzaldiaren uneko “feedback” lagungarria jaso dezakegu; ulertu duten, aspertuta dauden...

 

https://es.wikihow.com/hacer-un-buen-discurso-para-la-escuela

https://sites.google.com/site/euskaljakintzaega/azalpenonbatematekojarraitubeharrekourra

https://sites.google.com/site/redacespecializada/home/32-cmo-redactar-un-discurso-para-exponer-en-pblico

https://tecnicashablarenpublico.com/blog/5-sencillos-pasos-para-preparar-un-discurso-extraordinario/


Utzi iruzkina: