UDAZKENA

eatgirl 1550013372263 ELIKABIDE | 2018-10-03 14:20
1

eatgirl 1538600621583

Urteko bigarren ekinokzioa iritsi da. Animaliek bere ilea edo larrua aldatzen dute, eta kaloriaz hornitzen dira hibernatzeko. Gu ez gara atzean gelditzen! Azala lehortuz doa, ilea eroriz eta ez, ez da bat-batean gertatzen. Egia da udazkenak aldaketak dakarrela, baina ez ahaztu udaran bizitutakoak ondorioak dituela. Eguzkiak larruazalari kalte egiten dio; igerilekuko kloroak eta hondartzako gatzak, gure gorputza lehortzen dute bustitzen garen bakoitzean; eta lagunekin hartutako kañak, tapak eta izozkiak faktura pasatzen digute. Azkenengo hilabetetan pixkanaka-pixkanaka lehortutakoa, ahuldutakoa, azkenean erori egiten da. Gure gorputzean gertatutakoaren sintoma besterik ez da, organismoaren osasun-isla. Hala ere, udazkenak bere garrantzia du.

Ez dut polemika berriro zabaltzea nahi baina ordu-aldaketak argitasun ordu gutxiago dakar. Kronobiologiak  erritmo biologikoak aztertzen ditu, barne-erlojua deritzoguna. Neguan gu lozorrotzeko erruduna melatonina da. Batetik, logura, nekea eta interesik eza eragiten ditu; bestetik, gorputzaren tenperatura gutxitu. Hotzak eta sortutako egonezina gosea eragiten dute, oso zehatza den gosea: karbohidrato finduak, azukreak eta koipekiak. Hortaz, zerk bereizten gaitu animaliengandik?

Udazkenean, armairu- eta elikadura-aldaketak garrantzi handia dute. Txankletak boten truke aldatzen ditugun bezala, entsaladak trukatu beharko ditugu ere bai —jan izan badituzu!—.

Udan ordutegiak uzten ditugu, lasaitzen gara. Baina errealitatera bueltan, ikasketara, lanera, ordutegi erregularrak berreskuratzea komeni da. Esaterako, gabean karbohidratoen tolerantzia lau aldiz txikiagotzen da— janda lo ta potolo—. Beraz eguerdiko 3:00ak eta gaueko 9:00ak baino lehen bazkaltzea eta afaltzea hobesten da, hesteak gabean atseden hartzea gomendatzen delako.

«Fronte hotz batek, zaparrada giroa eta tenperaturaren beherakada dakar». Nola egingo diogu aurre enbatari? Ohiko akatsa da elikagarririk ematen ez duten eta oso energetikoak diren janak kontsumitzea, kaloria hutsak deitutakoak. Egia da bai, karbohidratoak eta grasak energia pizten dutela, ordea, ez ditugu behar kaloriak gehitzea baizik eta elikagaiak berotzea. Beroaldiarekin jarraituz, izerdiak, ura edatera bultzatzen gaitu —nahiz eta edaten dena beti hori ez izan—; tenperatura baxuak, ordea, ez. Baina kontsumoak antzekoa izaten jarraitzen du: gorputzak berotzeko ura erabiltzen du eta arnasterakoan lurrun eran xahutzen du. Hortaz, lehortu ez gaitezen, noizean behin trago bat hartu behar da. Eguraldi txarrarekin lotzen diren gaitz tipikoak aurrez ikusteko, inmunitate sistema sendoa izatea mesedegarri zaizu. Osagai gakoen artean: zuntza disolbagarriak (purrustadak eragiten duenak), zink eta B bitaminak daude. Hauek guztiak giro perfektua osatzen dute, heste-flora arrastoan sartuta edukitzeko. Lekuaz hitz eginez, urtaro-aldaketaren koloreei arretarik jarri al duzu noizbait? Dena ez da orlegia, hain zuzen ere, naturak eskainitako janak, sasoiko begetalak, ortzadarra betetzen dute: gorrixka (piku, tomate), laranja (azenario, kuia), txuria (aza), berdea (mahatsa, piper), urdina (ahabi), morea (arana, erremolatxa)… erabili itzazu! Dena den, elikadura osasungarrian dena ez da fruta eta barazkia jatea. Gaurkoan nabarmenduko ditut fruitu lehorrak (hur, intxaur), lekaleak (babarrunak, ilarrak), gaztainak eta onddoak. Beste batzuekin batera, gure Kantauri-dieta osatzen dituztenak. Itsas korronteak zure elikadura-ohiturak astindu ditzala!

EatGirl vs ItGirl

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri Aldizkaria #141 | 2018 Iraila (babesleak):
 
Gako-hitz: #udazkena #eatgirlvsitgirl #podcast #newpost #blog #blogpost #ontheblog #basquecountry 
Irudiak:  
Bibliografia:
  1. Marta Garaulet: cronobiología.
 
 
 


Utzi iruzkina: