[Gazteberri] SORGINOK PLANTO!

eatgirl 1550013372263 ELIKABIDE | 2019-03-06 00:00
2

eatgirl 1551299037213

Errauskine ipuina aspaldi irakurri zidaten, hiru urtetxo nituen, baina funtsean ez da aldatu. «Ikasle eta langile nekaezina den neska dugu protagonista. Whatsappa jaso du: “Zapatuan, afarixa nire etxian. 21H. Gurasoak ez daude”. Astebete falta da hitzordurako. Bere gelakide maitea afaltzera gonbidatu du, baina zapatua lan-eguna da. Denda itxi beharko du eta bere nagusiak ez dio lehenago irteten utziko. Astebete eman du dietan: smoothie berdeak, afaldu gabe oheratu… eguna joan eta eguna etorri. Salakadula chalchikomula bidibibadi bu! Zapatuan eguna libre lortu du eta Amazoneko paketea iritsi da: soineko berria. Meriendatu gabe jantzi, apaindu, ispilu isladan beti nahi duena da. VTC-a eskatuta eta irteteko prest dago. Apur bat berandu baina afaltzera iritsiko da. Erromantikoa iruditzen zaio, musukatzea lortuko al du? Urduri dago. Tok-tok! “Aurrera neska, sartu zaitez, gelako guztiak zain dituzu afaltzen hasteko”. Eta hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila etxera-bueltako autobusean».

Errauskine hitzak ere Japonian hasitako dieta arriskutsua da. Ipuineko protagonista bezala, liztor-gerria lortzeko helburua du —baina gogoan izan marrazki biziduna baino ez dela—. Zorakeria izan arren, gazteen artean azkar saretzen ari den moda kutsakorra da; beste dieta-eredu asko bezala. Zifrek ikaratzen naute: hiru nesketako bat elikadura-murrizketak egiten ditu, gainbegiratze gabekoak. Baraualdi sistematikoak, funtsezko elikagai-taldeak ezabatu… eta jokaera hauek, elikadura-gorabeherak jasatera sentibera egiten ditu. Zergatik gertatzen da gorputzaren atsekabe hori? Zinemak, iragarkiek, it girls-ek zuzenki eragiten dute estereotipo-eraikuntzan. Dulceida, Lovely Pepa edota Lil Miquela erabitzaileak jarraitzen dituzu? Ez diezazutela ipuinik kontatu! Ez dute mundu errealik erakusten. Zergatik beti perfektu egoteko beharra? Gaztaroa autoestimu baxuko aldia da, zalantzazko etapa. Lagun-taldeak, klaseko kideek edota followers-ek uko egitea beldurra eragiten du. Eta bizitzako autoeskaera-maila handiena sortarazten du. Nahikoa dugu, emakumeok planto! Bai, zelulitisa dut, eta zer? Ez dut nahi xurgatzen nauen liposukziorik, ezta zapaltzen nauen modarik ere. Nerabezaroak gugan pisua du. Aldaketa zakarrak dakar, esaterako, estrogeno-ekoizpenagatik neskok koipe-kilotxoak irabazteko joera dugu. Baina otordu bat pasatzeak ez du ezer konponduko, ezta ezer aldatuko ere.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ate-joka dugu. Tamalez, urtero ospatu behar dugun eguna da. Ospatu aldarrikapenei jai-giroa ematen diegulako, baina aldarrikatzeko asko dugu. Eta haietako bat guregananzko presio soziala da. Elikagaigintza eta industria farmazeutikoa oso oldarkorrak dira. Andrearen irudi irreala darabilte, errautsak urre prezioan saltzeko. Emakumeontzako elikadura-produktu espezifikoak salgai daude, beharrezkoak ote? Aditzera eman nahi digute gizonek nahi dutena jan dezaketela eta emakumeok elikagai bereziak behar ditugula. Eta gainerako generoak zer? Zenbat produktu sexista darabiltzazu? Detox, diet, light, siluette, zero… Hauek guztiek erosleak dituzten bitartean, jai zagok! Gorputzaren zaintza-produktuak ildo beretik doaz, tanpoiak adibidez. Hauen azken publizitate-kanpaina mitoak desmuntatzea izan da: ogi-mamiak loditzen al du?, izerditzeak argaltzen al du?, abdominalak egitea tripako grasa erretzen al du? Hara berriz! Jo ta fuego dabiltza egunero, orduro, minuturo.

Baina errauskine diogu ere bai, ezustean emandako kirolariari edo taldeari. Batu gaitezen beraz, eta azpiratu ditzagun mito guztiak, ekortu ditzagun hauts-hondakinak guregan zabaldu ez daitezen. Gure etorkizuna sortzeko prest? Erre zenituzten sorgiñen oinordeak gara gu! Erre zenituzten sorgiñen erratzak guk dauzkagu!

 

ERRE ZENITUZTEN by Xabi Solano; Bizkargi Dantza Elkartea.

 

 

EatGirl vs ItGirl 

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #148 | 2019 Otsaila (babesleak):

Gako-hitz: #andre #andere #emakume #emakumezko #emazte #neska #neskatila #neskato #neskatxa #neskaki #neskalagun #ama #alaba #lagun #lankide #emakumeareneguna #beldurbarik #bbjarrera #askida #berdintasuna #ezdaez #niksinistendizut #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #blogetan #podcast #basquecountry
Irudiak: Beldur Barik, Emakunde, whatsapp (emoji), fruta itsusiak (Eroski), alberjinia...
Bibliografia:
  1. Andrea edo Ar-antza by @eatgirlvsitgirl
  2. Paregabea naiz by @eatgirlvsitgirl
  3. Cinderella
  4. Cinderella Diet (Comiendo con María)
  5. Sorgin (etimologia)


Utzi iruzkina: