negua datorrela ematen du

eguraldia 1456132077970 metereologia sarea | 2006-12-03 12:19
1

oraintxe bertan aje pixka batekin metereologiari buruzko zenabit web orri bisitatzen izan naiz eta albiste nak ditugu!!!www.inm.es (espainiar estatuko metereologia institutuaren web gunea) web orrian irakurri dudanez larunbaterako elur kota 800 metrora jaistea espero da bizkaian,prezipitazioak erortzeko aukerak %100-ekoak direlarik.
beraz badirudi benetako negua iristear dagoela.

Bestalde asteburu euritsu hau pasa eta gero, hona emen aste honetan izango dugun eguraldiaren berri:
astelehena;abenduak 4: goiz partean han hemenka zaparrada ahul batzuk espero dira, baina arratsalderako ateri geratu da, hodei altu batzuk geratuko direlarik.tenperaturen gorakada bat espero da eta tenperatura maximoak 20 gardu bueltakoak izango dira kostaldean eta 15ekoak barnealdean.
asteartea;abenduak 5: fronte bat etorriko zaigu asteartean, arratsalde partean euria utziko duelarik,batez ere kantauri isurialdean.hego-mendebaldeko haizea joan egingo zaigu,mendebal eta ipar mendebala etorriz.Frontearen atzetik hotza etorztea espero da eta gorbea,aizkorri eta nafarroako pirineotako bezlako mendi garaiaten litekeena da aurtengo lehen elur malutak erortzea.

Azteazkenerako tenperaturaren beherakada nabarmena izango dugu beraz elur maila pixkat jaitsiko da,1000-1200 metro inguruan kokatuz.

gogoratu zuen iritziak plazaratzea posible dela blog honetan eta guk asko eskertuko genizuekeen.Mila esker

idurre_l

idurre_l 2006-12-04 10:07 #1

<p>Hotza egiten duenean, hotza egiten duelako. Bero denean, beroa egiten duelako, gu beti kejatzen. </p>

<p>Ala ere, bazen garaia negua hasteko! Elurra, eskia, snowa... gustoko dutenak irrikitan egongo dira opor batzuk hartzeko eta beraien pistetara hurbiltzeko. Nahiz eta zubi honetan elurrik ez izan, tenperatura atsegin hauekin beste amaika gauza ere egin ditzazkegu. Beraz, goazen aprobetxatzera opor txiki hauek gure inguruko herriak ezagutzeko adibidez. </p>


Utzi iruzkina: