UDAKO AJE TIPIKOA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2012-07-01 00:00
1

eatgirl 1508164743052

«Parrandara joan aurretik gomendagarria da sabela ondo betetzea, tripako mina saihesteko eta alkoholaren xurgapena moteltzeko».

Alkoholaren efektu kaltegarrien gainean artikulu bat idaztea merezi al du, ohitura sozial hain sustraituta eta onartuta denean; zertarako nik arduratu, ehunka prebentzio-kanpaina daudenean eta kontsumoa handituz doanean !! Oraingo honetan amore eman beharko dut, ez naiz inor lerro labur batzuekin zuei udako jaietan edatea debekatzeko. Beraz “tirita”-rena egiteari etsiko dut eta aholku batzuk emango dizkizuet, biharamuna eramangarriagoa izan dadin.

Ziur naiz ez duzula bat galtzen: San Juan, San Pedro, San Ferminak, Blusa eguna, Madalenak... uda- hasiera gaude eta beti berdin amaitzen duzu: erabat nekatuta, buruko mina eta sabeleko “kalanbre-ekin. Aste Nagusirako bizirik iritsiko al zara?

Egia da alkoholaren efektuak ez ditugula berdin jasaten, esaterako “neskei lehenago eragiten gaitu", baina faktore pertsonalak ez dira kontutan izan beharreko bakarrak; ze motatako edaria, zenbat edaten den eta non egiten den, kontutan izan beharrekoak dira ere bai. Non !! Udaro bezala, garagardoko hondartzako-iragarkia telebistan azaltzen da “papa papaparara”… eskertzeko PARA…da ez dut galduko: tenperatura altuek, hondartzaren hezetasuna eta gu bitartean, izerdi patsetan; ondorioz deshidratatu egiten gara eta txosnako zuritoa, hain zuzen ere, ez gaitu laguntzen, deus ez. Graduazio baxuko edari bat izan arren, alkoholak deshidratatzen du.

Gorputzeko alkohola etengabe kanporatzen da, gutxi gora-behera 7-8g orduro (hau da, baso bat kalimotxo). Ur gehiago edateak, ez du prozesua azkartzen "botelloi"-an edandako guztia kanporatzeko. Gainera... "alkohol-killer” edariak ez dute eraginkortasunik, onartu beharko duzue.

Nola hobetu genezake orduan ajea? Lehenik eta behin, zergatia jakitea da. Hasiera batean alkoholak desinhibitzera laguntzen du (euskaldun aunitz ligatzeko modu bakarra da !!) baina igotzen den guztia, berehala jaisten da eta azkenean pertsona ahitzen du; gainera digestio-mukosa narritatzen du, hau da, betiko kupelako mina; eta deshidratazioak buruko mina eragiten du. Azkeneko coca-colak, kalte egin ote zizun??

Parrandara joan aurretik gomendagarria da tripa handia betetzea, sabeleko mina saihesteko eta bide batez alkoholaren xurgapena moteltzea lortuko dugu. Parrandaren ondoren berpizteko, lehena hidratatzea da. "Ez, iltze batek ez du beste iltzerik ateratzen" beraz likidoa eta galdutako gatz mineralak berreskuratzeko fruitu naturaleko zukuak, limoizko izotz-edaria edota gazpatxoa oso onuragarriak dira, baso bat ur sinplea baino gomendagarriagoak. Gatz horiek ere berreskuratzeko mokadu gaziak ondo daude, fruitu lehorrak salbu, liseritzeko zailagoak direnez. Honi lotuta, azaldu beharra dago koipe gehiegikeriak digestio-mukosa gehiago narritatzen duela; beraz “arrautza frijituak, txistorra eta hirugiharrarekin” ez da hamaiketarako aukerarik onena. Kafea edo edari-bizkorgarriak (guarana, taurina) sahiestu, badakit hasiera batean nekeari aurre egiten diotela, baina sortarazten duten deshidratazioa buruko mina luzatuko dute. Eta soingainekoa, ez zaitezen gera etxean… ondo etorriko zaizu aire fresko pixka bat hartzea.

Nire partetik goraintziak buruko-minari !!

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #87 | 2012 Uztaila-Abuztua

Bibliografia / Bibliografía:


Utzi iruzkina: