TXITXI(RIO)

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-05-31 00:00
1

eatgirl 1559576650807

Haragi: txingarraren eta haragiaren nazioarteko topaketa” ospatu da Tolosan. Herria jai giroan izan da, toperaino. Izkina bakoitzeko postu bat eta beti, haragia puntu-puntuan. Inor ez da falta izan: abeltzainak, harakinak, sukaldariak… Mundu osotik iritsitako adituek zuzeneko erakustaldiak emateko prest, eta Euskal Herri osoko haragizaleak dastatzeko prest. Basque Culinary Center-ek antolatutako kongresuan, bertako okela goraipatu da, teknika berritzaileak, sektorearen etorkizuna eta animalien ongizatea. Animalien ongizatea? Eta gurea? Gure etorkizuna, zer? Haragi gorria edo prozesatuta jateak ez al du kolon-minbizi arriskua handitzen? Haragi gehiegi jateak ez al ditu osasuna eta ingurumena kaltetzen?

Greenpeace-k ohitura aldaketa drastikoa proposatzen du. Eta egia esan, urtero produktu begetariano gehiago kontsumitzen dira, baina orojaleen artean ere bai. Are gehiago diotsut, haragi kontsumoa jaisten deneko baino gehiago handitzen ari da. Eta dirudunek ondo dakite. Horregatik, Silicon Valley-koenpresak edota janari-azkarreko jatetxeak (Mc Donalds, Burger King) ordezko-produktuen merkatuan inbertitu dute. Haragia zaporea eta itxura duten produktuak lortu nahi dituzte, baina osasungarriagoak direnak (edo gutxienez, irudi dezatela). Dirudienez, ordezko hori bai edo bai behar dugu. Proposamenen artean, bik indarra irabazi dute: batetik, gaizki deitutako “haragi” begetarianoa eta bestetik, haragi sintetikoa.

Lehenak, jada leku pribilegiatua hartuta du merkatuan. Baina, zer da benetan? Okela-forma duen masa begetala da. Oinarrian proteinak ditu (soia, glutena), almidoia eta fibra (erabilitako irinaren arabera). Haragia ez bezala, ez dauka B12 bitaminik (ez bazaio espresuki gehitzen), baina ez du kolesterolik eta abere-sufrimendua saihesten du. Nahiz eta ordezko erabili, gogoratu bitamina falta zaiola. Eta produktuaren arabera (ultra)prozesatuta egongo da. Beraz, dieta beganoa badaramazu, proteinak lekale eta fruitu lehorretan oinarritu.

Landare jatorriko produktuak haragi dei daitezke? Horra hor eztabaidaren irekiera. Baina oraingoz, Europar Batasunak ez du baimentzen. Batetik, haragia hitzak “animalien zati jangarriak, odola barne” mugatzen ditu. Bestalde, ez du onartzen etiketatzeak akatsik eragitea, adibidez, alergikoak babesteko. Hanburgesa begetalak (hanburger Iparraldean), esan bezala, soia edota glutena ohi dituzte osagai gisa; eta haragi deitzea hutsegitera darama. Baina adi egon, zeren burger hitza ez dago begietsita.

Bigarren aukera, hurbil da. Eta argi izan, haragi sintetikoak ez duela inork axolagabean utziko. Okela laborategian ekoizten da. Animalia bizidunaren zelula gutxi batzuk hartu eta in-vitro hazten dira. Txerri, behi, oilasko edo arrainenak izan daitezke. Antzeko prozesua gertatzen da, zauri bat birsortzen dugunean. Helburua, ordea, xerra, azpizuna edo bularkia lortzea da. Abere-sakrifiziorik ez dago, emaile gisa arituko litzateke eta libre biziko zen. Baino luzaroan, benetan libre izango zen? Haragikeria ote? Zure etikaren araberakoa izango da erantzuna. Hasiera batean, ekologikoagoa dirudi (berotegi-efektuko gasak ezabatuko lirateke, besteak beste), baina ekoizpen masiboa eman arte ez da jakingo. Eta koipe gutxikoak izango direla hitzematen dute, ekoiztuko diren zelulak aukeratzen dituztelako. Baina ikusiko dugu azkenik zer iristen den merkatura. Salneurria? Ideiarik ez! Aldez aurretik, osasun-kontrolak pasa behar dituzte eta EBn Novel Food-en etiketa jaso. AEBek merkatura lehenak iristea zin egin dute, urte amaierarako; Donostiako aitzindariek ostera, 2021erako.

Landare-burger-ak jada egi dira, haragi sintetikoa, 3D ekoiztutako janaria, sea-chips… zer probatzeko prest zaude?

 

EatGirl vs ItGirl 

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #149 | 2019 Maiatza (babesleak):

 
Gako-hitz: #txitxirio #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #blogetan #podcast #basquecountry
Euskaltzaindia: Haragi
  1) iz. Gizakiaren eta animalien gorputzaren zati mamitsuaHaragia eta hezurrak. Hezur-haragizko gizakien artean. Zigorrez zehatu zuten, gorputz guztia haragi bizi egiteraino. || pl. Gaitzak eta ohe luzeak zauritu zizkion haragiak.
  2) iz. Animalien, bereziki ugaztunen eta hegaztien (baina ez arrainen) zati mamitsua, janaritzat hartua. Ik. okelaNahiago du arraina haragia baino. Kristauek haragirik ezin jan duten egunak. Haragi errea. Haragi salda.
  3) iz. Giza gorputza (arima eta kidekoen aurrez aurre)Sinesten dut haragiaren piztueran. Espiritua haragiaz nagusiturik. Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak.
  4) iz. Giza gorputza, grina txarren egoitzatzat hartuaArimaren etsaiak hiru dira: deabrua, mundua eta haragia. Haragiaren lohian lizundua.
Hiztegia
  - 5000 Adorez: haragi, okela, mami, txitxi (haur)
  - Elhuyar: haragi, okela, haragiki; txitxi (haur); jaki; mami (fruta...)
Sinonimoak (UZEI): [animalien gorputzaren zati mamitsua] haragi, haragiki, okela, abereki (Ipar.), txitxi (haur).
 
Irudiak: Amazon, Beyond Meat, Microsoft Office (3D)... 
 
Bibliografia:
  1. TechFood Magazine: Tendencias Food Tech 2019: Alimentación consciente, carne vegetal e Inteligencia Artificial 
  2. Gara: La carne cultivada "ethica meat" llegará al mercado en 2021
  3. Produktuak: Biotech-FoodsHeura, Beyond-Meat, Memphis Meats...


Utzi iruzkina: