#TT TOLERANTZIA TESTAK

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2013-05-01 00:00
1

eatgirl 1508167914576

Nola??!! Oraindik Elikadura-Sentsibilitate Testarik (EST) ez duzula egin? Eta zeren zain zaude? Hauek ekonomikoki zu odolusteko, baliotasun medikorik gabeko proba dira eta!! Bai, ondo irakurri duzu, ez dute ezertarako balio!!

Dietetako Trending Topic-a #TT da beharbada!! Hauen artetik test erraz bat aukeratuta, nahikoa izaten da: elikagai konkretu batzuk jan ondoren, zure zitotoxizitatea (zelulek eragindako hondakinak), zure bioenergia kopurua edo, zure odol zelulen erantzukizuna neurtzen duena. Neurtutako elikadura-substantzia kopurua, egindako probaren araberakoa izango da? Ez!! Ordaindutakoaren araberakoa baizik, 40 eta 200 euro tartean. Baina zer dago test hauen atzean? Batetik ideia “esoterikoak” eta kasu onenetarikoetan “pseudo-zientzia”, erdizka erabilitako zientzia: osasun alegazioak handituz, urardotutakoak eta faltsuak direnak barne.

Azkenik emaitza jasotzen duzunean, zure dietako elikagai batzuk denbora luze batean zehar kanpo uztea iradokitzen dizute; zori pixka batekin elikagai gutxi eta denbora gutxi zehar izango da. Eragindako erreakzioaren arabera sailkatzen dira: bizia bada, zure elikaduratik erabat erretiratu behar izango dituzu; neurrizkoa izanda, luzatutako denbora batean zehar kanporatu beharko dituzu; arina bada, bere erabilera mugatzea gomendatzen dizute eta jandakoan erreakziorik duzun kontrolatzea; eta erreaziorik ez izanda, kontsumo librekoak izango dira. Tolerantzia berriz lortzekotan, denboraldi baten ondoren elikagai guzti horiek birsartu ahal izango dituzu pixkanaka-pixkanaka. Nola jakin hobetu duzun ala ez? Ba, test-a berriz eginda… eta oraingotan, beste janari batzuk azalduz gero… bukatzen ez den sokan, suntsituta zintzilik bukatuko dugu.

Lehenik eta behin argitu beharra dugu, elikagaien aurkako erreakzioak errealitate hutsa direla. Baina, 3 talde bereiz ditzazkegu: toxikoak, erreakzio puntualak dira bakterio batengatik (ad. salmonellosis-a), elikagaien manipulazio edo kontserbazioan erabilitako substantzia batengatik, edota ingurumenak atxikitutako substantziak direla eta (ad. arrainaren merkurioa); eta toxikoak ez diren artean: alergiak, izaera inmunitariokoak; eta intolerantziak edo hipersentiberatasunak, elikadura-substantzia batzuk “liseritzeko” gaitasun eza (ad. glutenari edo gaixotasun zeliakoa), ditugu. Zehaztasuna eginda, esan behar da haietako bakoitzak mediku batek ikuskatutako metodo diagnostiko desberdina eskatzen duela. Beraz EST-ak ez dira baliozko, ez fidagarriak diagnostiko erreminta gisa.

Aurkako elikadura-erreakzioek, sintoma desberdinak eragiten dituzte: buruko mina, urtikaria, ekzemak, asma, beherako-idorreriak, anemiak… shock anafilaktikoa eta heriotza barne. Baina “zientziako” guruak hareago doaz, dieta hauei mirarizko botere argalgarriak eranstsiz. Eta halako astakeriak entzutean, dietista-nutrizionistoi ezeztatzea egokitzen zaigu. Loditasuna eta gizentasuna ez daude soilik faktore dietetikoen menpe, baizik eta genetikoetan, jarduera fisikoan, eta eremu sozialean ere. Eta dieta hauek ez dituzte faktore horiek guztiak kontutan izaten.

Eta burura datorkiguna galdera da: baina 4 elikagai baztertzeagatik, zer pasatu litzaidake? 4 izanda soilik!! Bada, kendutako elikagai bakoitzagatik arrazoia emango dizuet: 1) Behargabeko gastu ekonomikoa, 80-300 euroen inguruan kostatzen direnez gero; 2) Denbora-galtzea, diagnostiko fidagarria ez delako; 3) Osasun fisikoa arriskuan jartzen dute: gizentasunerako eraginkortasunik gabeko tratamendua, edo oinarrizko elikadura-taldeak murrizteak desnutrizio arriskuan jartzen duelako; eta 4) Zu emozionalki desorekatzea: estutasuna edota frustrazioa sorrarazten duelako “sinpleki ez dabil”. Nahiko iruditzen zaizkizue?

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #93 | 2013 Maiatza-Ekaina

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: www.elbalcondemateo.es]

 


Utzi iruzkina: