SUPERFOOD

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-03-01 00:00
1

eatgirl 1508597578551

Superfood baten atzean gaixotasunak saihestu, zahartze prozesua atzeratu, erabateko desintoxikazioa lortu eta gorputzaren birmoldaketa ziurtatzen duen super-ikerketa bat izaten ohi da.

Hona hemen zure bizitzan falta behar izango ez zenituzkeen “10 superfood”:

  • Kirolarientzat perfektua den Acai Berry-ak, erresistentzia hobetzen du eta eragin antiinflamatorio du. 
  • Sistema inmunitarioa indartzen duen Camu Camu-ak. 
  • Anemia saihesten duen Alga Chlorella-k. 
  • Ilea eta azkazalak indartzen dituen Alga Kelp.
  • Digestioa hobetzen duen Kurkuma-k. 
  • Asetze efektua duen Espirulina-k −eta horrela ez zara loditzen−. 
  • Min menstruala saihesten duen Jengibrea-k. 
  • Emankortasunari laguntzen dion Maca Andetarra.
  • Artikulazioen mina arintzen duten Chía-haziak
  • Presio arteriala doitzen duen Sacha Inchi-haziak.

STOP, keep calm & pentsatu: Zer da superfood delako hori? Inongo bereizmen teknikorik ez dago, baina gain-herrikoak dira bere osasunaz arduratutako jendearen artean. Noiz behinka, bere onuren ziurtasun zientifikoa dago; baina ia beti zalantzak agertzen dira: nire egunerokoan erabiltzea errazak dira?, hartzen dudan anoa eraginkorra da benetan?, benetan dira superfood-ak edo kea saltzen digute? −Urre prezioan−.

Superfood baten atzean gaixotasunak saihestu, zahartze prozesua atzeratu, erabateko desintoxikazioa lortu eta gorputzaren birmoldaketa ziurtatzen duen super-ikerketa bat izaten ohi da. Entzun nahi genuen guztia! Ez badituzu kontsumitzen, out zaude! Baina ez zaitez hain trending sentitu −ez delako hitz berria−, joan den mendekoa da eta. Udaberri bakoitza, Zara-ren kolekzioa eta uda-kanta batera, elikagai berriren bat gehitzen dugu gure orgara: ahabiakahuakateaalesagaraloe verabeterrababrokoliacucuzu-a, errukulaesteviagaragar-belarraGoji-baiaizokina, kalamu-haziakkinoalinazia, more-artoa, moringasarrazeno-gariate berdea...

Baldintza “sine qua non”-a ongizatea eragitea da. Horretarako, bitamina, mineral, antioxidatzailez beteta dago… eta zuntza −kantitate gutxi janda, edo ez?−. % 100ean natural eta urtetsu izan behar du. Hobeto urrundik badator, ukitu exotikoa beti gustatzen zaigu: Reishi-aren (lúcidum ganoderma) efektu antioxidatzailea, nola konparatu perretxiko tradizional aurrean! Eta hemen betikoa bada, itxaropenik ez kentzeko, izena aldatzen diogu: jatetxe makrobiotikoan eskatzera ausartzen ez zaren kale-entsalada, zure aitonak lantzen zuen aza baino ez da! Eta noski desberdintasuna markatzen duena, hura non erosi: ezin duzu konparatu belar-dendetako algarrobo-leka, edo merkatu tradizionalean erosten duzun kakaoa! Haietako batzuk aurkitzeko behar dudan denbora ikusita, hamaika kilometro bidaiatu  dutela eta nire sakelan eragiten duten zuloa ikusita… aio Feng Shui-ari! Gainera, ze nolako inbidia izan behar dio azenarioak camote-ari? Txikia nintzenean, nire begiak super-botereak zituzten hari esker −Superman bezala−.

«Super Bat, pila bat» txikitan behin baino gehiagotan gezurra esan ziguten. Isolatutako elikagaiak ez du sendatzen, ez aurrez ikusten, ezta miraririk sortzen ere ez. Ziazerbak janda (Popeye-k ere gezurti) ematen duten burdina xurgatzen zaila da, dituzten oxalato-engatik (beste osagia); hala ere, ziazerba-entsalada, laranja, gaztanbera eta ozpin-olio bat prestatzen baditugu mahaspasekin, xurgatzeari laguntzen diogu C bitaminarekin. Mantenugaien arteko interakzioa oso garrantzitsua da, baina packaging-a ere: kakaoa bihotza babesteko gai den bitartean, txokolatea duen azukre eta koipearekin kontrakoa bihurtzen da. Eta zer diozu elikagai exotikoei buruz, zure egunerokotasunean barneratzen jakingo zenuke? Zer nolako platera prestatuko zenuke teff-arekin? Edo orekadun super-elikadura daramazu, edo banakako produktuak ez dizute ezertarako balio izango.

GAZTEBERRI #111 | 2016 Martxoa

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #111 | 2016 Martxoa

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: http://cargocollective.com/lucie-guyard/filter/Illustration/SUPER-HERO-FOOD]


Utzi iruzkina: