SUPER-TUPPER

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-11-30 00:00
1

eatgirl 1575278240165

«Aupa Nerea, laguntza eske idazten dizut! Arazo bat dut supermerkatuan. Duela hilabete batzuk erosketak tupper-ekin egiten hasi nintzen. Harategian eta arrandegian ez didate inongo arazorik jartzen, baina urdaitegian bai. Urdaiazpikoa, gazta freskoa… tupper-ean ez didatela ematen diote. Dirudienez, “Listeriosia” da erruduna, eta elikadura-segurtasun arazoa dela diote. Beraz, plastikorik gabe paperarekin soilik ematea eskaini didate. Zer diozu?»

 

Plastikoaren erabileraren kontra joateko, azken neurrietako bat da: etxeko ontziak erabiltzea erosketak egiteko. Estilo proposamen nahiko berria da. Denda txikietan, merkatuetan ohikoago dena, kate handietan gutxiengoa da. Jada posible da. Edo ez? Legediak onartzen du, beraz, enpresa bakoitzaren politikaren mendean dago. Batzuek, segurtasuna bermatzeko, ontziaren garbitasunaren arabera uko egiteko eskubidea gordetzen dute. Garbitasuna? Botere mikroskopikoak izango dituzte ontziko bakterioak ikusteko! Beste batzuek, departamentuaren arabera baimentzen dute edo ez. Hau da, harategikoa, arraindegikoa onartzen dute; aldiz, urdaitegikoa ez. Azken horiek sukaldatu gabe kontsumitzen direla argudiatzen dute, ondorioz, arriskua ekar lezake osasunerako. Eta, azken finean, han erosten deneko arduradunak dira. 

Erantzuten diet. Bat, haragia eta arrainak gordinik kontsumitu daiteke: carpaccioan, sushian edo marinatutak (oso ohikoa gurean); eta urdaiazpikoa prestatuta, esaterako, pizzan. Eta bi, paper-plastifikatuak ez dute produktua hutsean mantentzen, gurutzatutako kontaminazioa bidean saihestu ahal izateko. Hortaz, bezeroen eskuen edo orgako berezko zikinkeriak, produktua kutsatu dezake supermerkatutik irten baino lehen. Osasun-arrisku bera ekarriz. Horregatik, aitzakia horiek ez didate balio, ez batak ez besteak.

«Nerea, enpresaren plastikoen politika aipatu nienean, urduri jarri ziren. Diotenez, kalitate-departamentuak darama. Nire iradokizuna eskertu didate, baina Nerea, egia esan, ez nau konbentzitzen. Change.org batekin mehatxatuko ditut!».

Lasai lagun. Zeozer proposatuko dizut: kontsumo arduratsuko proposamenak saretzea. Ea horrela, erantzukizun ona jasotzen dugun.

Fruta- eta barazki-dendari dagokionez, ez dago arazorik. Erabilitako poltsak edo ontziak opakuak ez daitezela izan eskatzen dute (sareak, adibidez); produktua ondo ikusi ahal izateko. Gaur egun, salmenta puntuetan ere aurki daitezke salgai holako poltsak. Negoziorako beti dago lekua. Aizu, sagarra, ontziratu gabeko hurrak… ez al dira ba, gordinik jaten?

Supermerkatuko apalak ontziratutako produktuez gainezka daude. Zaborren % 40 dira: erretiluak, tetabrik-ak, kartoiak, paketeak, latorriak… eta birziklatzea ez da konponbidea. Sakelari begira bazaude, aurreztutako ontzi bakoitzak 5-15 zentimo dira. Eta ni ingurumenarekin kontzientziatutako bezeroa naiz, are gehiago, asko arduratzen nau. Benetan ez dago konponbiderik? Bat-batean bururatzen zaidana: tupper esterilizatuak izatea zentroetan. Jaietako edalontziekin egiten dugun bezala, haiek erabiltzerakoan kobratzen badira (euro bana) eta itzultzerakoan leheneratzen bada? Horrela, gainera, nire itzulia bermatuko zenukete (negozioa kontuan izanda). Zuen arreta eskertzen dut.

 

EatGirl vs ItGirl  

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #155 | 2019 azaroa (babesleak):

Gako-hitz: #tupper #plastiko #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #blogetan #podcast #basquecountry
 
Irudiak: whatskapp, twitter, @eatgirlvsitgirl
 
Bibliografia:
  1. Ranking de supermercados contra el plástico (Greenpeace)
  2. Eroski
  3. Carrefour


Utzi iruzkina: