PODCAST: Elikaduraren Soinu-banda

eatgirl 1513185310274 EATGIRL vs ITGIRL | 2018-08-16 12:00
1

eatgirl 1534453224217

Maite Bidarte eta biok, musikaren eragina elikaduran aztertu dugu #karelean, Info 7 Irratian. Jaki eta bilgarrien soinua; merkatu eta jatetxeen hondoko musika; nola aldatzen duen musika-motak, bolumenak, tempoak elikagaien zaporea... Ba al dakizu zer duten komunean musikak, janariak eta sexuak? Benetan bitxia gaurko gaia!

Euskal musikarekin argitzen saiatu gara. Zer jango zenuke erritmo bakoitzean?

 
Beñat Igerabide Numinous
Funky-a erritmo bizia du, beraz, bi aukera dituzu: dantzatzen hasi, edo azkarrago jan! Zer diozu Beñat? Gainera, gatzdun produktuak aukeratuko dituzu, zaporesuagoak nabarituko dituzulako. 
 
Maider Zabalegi Kale Kantoian
Pop-folk eta Maiderren ahots gozoarekin, zapore suabeak hobeto dastatuko dituzu! Pasta, arroza, patatak... eta angurria (sandía)? Galdetu taldekoei!
 
Azken Trena Primateak
Jokin, Mattin, Manex eta Jonek gure alde pikantea pizten dute soinu rockeroekin, eta, nahi gabe, ondutako janaria probatzera bultzatzen gaituzte. Arriskatu JACKiekin! 
 
Sky Beats Rêveuse
Lidiaren goxotasuna kutsakorra da! Soul, jazz musikek goxotasuna handitzen dute, eta emakume bakarlari batek abestuta, are gehiago. Bere hitzen oihartzunak argi uzten digu: Je serai juste une madame [...] la voix qui réveille [...] tes pensées.

Guztia entzungai duzu #podcast!

EatGirl vs ItGirl

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

 
Info7 Irratia | 2018 Abuztua (babesleak):

 

 
Irudia: Info 7 Irratia
Bibliografia:
  1. Charles Spence
  2. Your Brain on Food by Gary Wenk
  3. Thomas Hummel


Utzi iruzkina: