PIRAMIDEAREN ERORIALDIA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2017-04-01 00:00
1

eatgirl 1508247536261

Piramidearen azken berritzeak azken (aurreko) polemika piztu du nutrizionisten artean. Profesionalei zuzenduta dagoen nutrizio-heziketarako erreminta da (SENC-ek osatua) eta osasun sustapenerako balio du. Beraz, ebidentzia zientifikoan oinarrituta egon beharko luke! Baina 90eko hamarkadan agertu zen elikadura-gidaliburu berria, zaharkituta azaldu da azkeneko berrikustean: retro-irudia eta 60 orrialdeko pdf-a “lagunduta”; mesedez, norbaitek 140 karakteretan labur dezala!  

Etxabean bizimodu osasungarriko ardatzak: eguneko jarduera fisikoa (60 minutu), oreka emozionala (mindful eating edo elikadura kontzientea), balantze energetikoa kontrolatu (kronobiologia), sukaldaritza-teknika osasungarriak erabili eta ura beharra (beste piramide bat ikustera igortzen zaitu). Lehenengo solairuan gehien jan behar direnak, ale integralak. Behingoz, zehaztu dituzte (findurik ez); baina anoa jarduera fisikoaren arabera gomendatzen badute, ez du zentzurik oinarrian jartzea —gure gizartea, gehienetan, sedentarioa da-eta—. Bigarren solairuan kontraesana: lehenik, kontsumoa handitu beharko zenukeenak, fruta eta barazkiak; eta azkenik,  kontsumoa kontrolatu beharko zenukeena, oliba olioa —bereiziki, sedentarioa bazara—. Hirugarren solairuan, proteina-anabasa: haragi txuriarrautzfruitu lehorarrainegoskariak; eta txandaka kontsumitzearen gomendioa. Serio? Eta landare jatorriko elikagaiei lehentasuna ematearena? Aldamenean, erdi- edo gaingabetu-esnekiak; gero D bitamina gehigarriak beharko ditugu! Teilatupean aukerakoak direnak, noizbehinka eta neurriz kontsumitu behar direnak. Alde batetik, haragi-gorria, gurina…; bestetik, opilak eta litxarkeriak. Osasungarri jateko gidak, kaltegarriak diren elikagaiak barneratu behar al ditu? Ez nator bat, eta polemikaren ardatz hasiera besterik ez da! Graduazio baxuko alkohola (hartzituta) azaltzen delako ere bai; helduentzako eta kontraesanda ez daudenentzat —elikagaia ote?—. OMG! Hepatotoxikoa da, edonorrentzat. Nutrizio-gehigarriek amaiera ematen diote —aitu naute—; mantenugaiak elikagaiei lehenik eta behin kendu eta gero osagarrien beharra dugu.  

Zentzua jarri diezaiogun eta mesedez, elikagaiak dituzten mantenugaiak aprobetxa ditzagun. Piramidearen erorialdia, nutrizionisten eta biztanleriaren eroaldia. (140 hitzetan, edo baten bat gehiago). 

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

GAZTEBERRI #124 | 2017 Apirila

INFO 7 #7 | 2017 Apirila entzungai duzu

[Iturria: www.donrul.com/tag/gif/] 


Utzi iruzkina: