PAREGABEA NAIZ

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-02-01 00:00
1

eatgirl 1508602639503

«Lerro hauen bidez osasuna erreibindikatu nahiko nuke. Gizon eta emakume errealak behar ditugu; ederrak gara akastunak garelako».

Madrilek, Israelek… gutxieneko Gorputz Masa Indizea (GMI) eskatzen dute, hots, modeloek bere altuerarako egokia den pisua izan behar dute. Frantziak, muturreko argaltasuna sustatu zuen herrialdeak, aurrerapauso bat eman du: orain, desnutrizioa ekiditeko, osasun-ziurtagiria eskatzen die bere modeloei (antropometria, historial dietetikoa, hilekoa…); Lege-hitza da. «Osasun»-aren pasagunera igotzen den azkena da. Baina ekitaldi horiek guztiek elikadura-jokaera gorabeherak aurreikusiko dituzte?

Pasa den mendearen 90. hamarkadako edertasun kanonek eragindako kaltea konponbidean zenean: dad-bod eta mon-bod, fofisano edota curvy-neskak bezalako kontzeptuak agertu dira. Gorputz eredu berriak ala gorputz errealak kanonizatzeko era berria? Garbi izan behar dugu mehe egotea ez dela elikadura egoki baten sinonimo, ezta, aktibotasun edo osasunaren seinale ere. Aldi berean, gehiegizko pisuak edo biribil irudiak ez du zertan inolako gaixotasunik adierazi behar. Baina kontuz hitzekin!! Fofisano (dad-bod) hitzak utzikeriako gizonak errugabetzen dituen bitartean, «bere gaztaroan fisikoki aktiboak zirenak, eta gaur post-sofing garagardo-sabela erakusten dutenak»; Gordibuena (mom-bod) hitzak, hurrengo baldintzak betetzea eskatzen du: aurpegi polita ─norentzat?─, proportziodun gorputza ─nork araututa?─, hanpatu azala (zelulitis eta ildaska gabea), ipurdi eta titi sentsualak ─push up efektudunak─, autoestimu altua, umore zentzuduna eta sexualki erakargarria. Matxismoaren beste ekarpen bat!! 

Eta gainerako emakumeak? Erabilerari laguntzen diogunean, ontzat kalifikatzen ari gara, nahiz eta hala ez izan. Argi utzi behar dugu gantz gehiegikera, eta gantz hitza azpimarratu nahiko nuke, ez dela osasuntsua. Grasa, aldaka, gluteo eta izterretan metatzen denean “ginoide” (tipiko emakumeengan) higikortasunean ondorioak ditu; eta sabelean metatzen denean “androide” (tipikoa gizon eta emakume menopausikoengan), metaboliko- eta kardiobaskular-arriskuak dakartza ─fofisano edo fofigaixo─. Eta beraz, gordimalak ere badira? Fisikoki “mehe” direnen artean, gizenak daude ere bai: sedentario eta gaizki elikatzen direnak.

Edertasuna, gazteria, jarduera, esperientzia, arrakasta… exijitutak, gizen-ingurugiroan (gizentasuna laguntzen duen ingurunean). Ironikoki, gordofobia pairatzen dugunez, konpentsateko hamaika mirari-motekin bonbardatzen gaituzte. «Zoriontsu izateko behar duzun guztia»-rekin: mirari-dietak, jarduera fisiko lehergarria, antizahartze kremak… Miraririk existitzen ez denez, gurpil zorora itzultzen gara. Behin eta berriro. Pisuak ez du estereotipoa markatzen esklusiban. Metro-, über- eta lumber-sexualak, estetikari arretarik jartzen ez dioten gizon maskulino eta naturalak dira ─serio?─. Tomboy emakumeak: androgino gorputza, ibiliera baldarra eta maskulino-estetika daramatenak, oso “cool”… Zehaztapen bat behar duzu gizartean onartuta sentitzeko? Gizarteak kanpo uzten zaitu, uko egiten dizu; hortik integratuta sentitzeko beharra. Behar duzu? Nahi duzu? Dohakabeki jokaera horiek elikadura-gorabeherak sustatzen dituzte: anorexia eta bulimia nerbiotsu (ezagunak direnak); bigorexia, gorputza gurtzeari buruzko obsesioa, masa muskularra eta ariketa plan bizia handituz; ortorexia, janari osasuntsu jateko joera konpultsiboa; eta beste hainbeste.

Ilehoria, ilegorria, altua, baxua, lodi, mehea… zu bezalako jendea behar dut. Gizon eta emakume errealak. Bost axola, besteok zer esango duten. “Ederrak” gara akastunak garelako, paregabe egiten gaituena da. Baina, gai honetan benetan garrantzitsua dena, osasuntsu izatea da. Eta lerro hauen bidez osasunaren sustapena erreibindikatu nahiko nuke.

«Bere gorputzarekin ondo sentitzen den persona izan nahi dut, bere gorputza maite duela eta ezer ez duela aldatu nahi esan dezakeena. Ez dut gainerako guztiak bezala distiratu nahi. Paregabea naiz».

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #110 | 2016 Otsaila

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: DOVE]


Utzi iruzkina: