ONGI ETORRIAK ZARETE!

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-03-15 10:00
1

eatgirl 1552646443355

Txintxarri

IKUSPEGI-k, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, argitaratutako datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE-ko) biztanleriaren % 9,4 jatorri atzerritarra du. Jatorriko herrialde nagusia Maroko da, Kolonbiak eta Errumaniak podiuma osatzen dute; eta usteak uste, Txinak 13. postua hartzen du. Gatazkak, beharrak euren bizitza uztera behartu ditu: lana, herria, lagunak… eta askotan, familia. Itxaropen eta geroaldi proiektuekin datoz. Bere bizkar-zorroetan kultura, zapore eta kolore berriak dakartzate; mundua partekatzeko asmoz. Hala ere, sarri ez ditugu beso zabalik hartzen.

Afrikako mendebaldean, hartzitutako zerealez egindako ahiari ogi deritzote; arto, basarto edo artatxikiaz egina dagoena. Loturarik ote? Gure sukaldaritza tradizionalak zenbait urtetan atzera egiten du. Baina urrundu ahala, ohitura zaharrak maiz euskaldunak ez direla, ohartzen gara. Gure arbasoak, emigratu zutenak, maleta hutsarekin abitu ziren Kalifornia, Suitza edo Argentinara; itzultzerakoan, kulturaz kargatuta ekarri zutelarik. Kultura gastronomikoa ere bai: jaki, errezeta eta zentzumen-esperientzia berriez ohartu ondoren.

Iristen diren haiekin, gure mahaia partekatzeko beldur gara; aldiz, haien elikagai exotikoak goresten ditugu. Edo, zer dira bestela superelikagaiak? Ziurrenik, elikagarriz betetako produktuak, ongizatea eragiten dutenak eta % 100ean naturalak. Baina, gure elikagaiak baino hobeak ote dira? Elikagarri gehiago dituzte? Ez du zertan izan behar. Baina dastatzen ditugu, gustuko ditugu eta gure lurretan lantzen ditugu. Artoa, patata edota tomatea izan ziren lehen; kuskus, kale edota kiwiak orain —Eusko Kalitatea?—. Gelditzeko etorri dira. Ongi etorriak zarete!

 

EatGirl vs ItGirl

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

Txintxarri Aldizkaria | Sarrera | 2018 Azaroa (babesleak):

 
Gako-hitz: #eatgirlvsitgirl #txintxarri #newpost #blog #blogpost #blogetan #basquecountry 
Irudiak: ... 
Bibliografia:
  1. Iturria: INE. Estatistikak: Ikuspegi
  2. Bizilagunak @Gazteberri
  3. Ihesi noa @Gazteberri


Utzi iruzkina: