OBsESiO

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-09-01 00:00
1

eatgirl 1508505279058

Goizeko zazpiak, gaizki fokuratutako astelehena. Asteburu on baten ostean, makarrak kentzea zaila da. Dutxa, gosaria eta lanera. Lehen kontsultan: egunero laranja zukua hartzen dut, naturala noski!; bigarrenean: azukrea utzi eta sakarina erabiltzen hasi nintzen, estevia naturalena dela ohartu nintzen arte!; hirugarrenean: esnekiek mukiak sortarazten dituzte, beste ugaztunen esnea hartzea naturala ez delako, ezta?... Jardunaldi bizia gaurkoa, berandutu zaigu. Afaldu eta sofan eseri, atzetu beharra dut. 1. kanala, 2., 3., 4., 5., 6.: “Enviado Especial” saioan, obesoen estatua “Arkansas”; 7., 8.: “Comando Actualidad” saioan, zer dago bazkaltzeko?; 9., 10., 11… hobeto oheratzen banaiz.

Astearteak 13, serio! Dutxa, gosaria eta lanera. Lehen kontsultan: nire bizitza gehiegikeriez beteta dago, estresa… arazteko detox-dieta nahi dut, pilularik gabe, era naturalean; bigarrenean: smoothie orlegia gosaltzen dut egunero, naturala delako!; hirugarrenean: oliba-olioa gehitzen dut jaki guztietara, baina naturala denez, ez du loditzen ezta?...  eguna gaindituta. Afaldu eta 1, 2, 3: “Dietas a Examen”; 4, 5: “En el Punto de Mira” saioan, bizitza naturalaren arriskuak; 6: “Equipo de Investigación” saioan, elikagai transgenikoak; 7, 8, 9, 10, 11… telebista gure gizartearen argigunea da: «bizitza naturalaren gatibu gara»; baina zer esan nahi du natural hitzak? Ohikoa dela?, normala?, arrunta?... atseden hartuko dut!

“Miér-coooles”, iratzargailua jo du! Ez, ez esan: elikagaiak prestatzeari utzi diozu, bizidun-landareak jaten dituzu, soilik bere egoera naturalean. Nire bizitza déjà vu-a da! Hau jada lehenago bizi izan dut, duela bizpahiru egun. 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11: “Zaindu zaitez!” saioa −honetan neure kontseiluak ere azaltzen dira−… Azkenik, intsistentziaren alde amore eman behar dut. Egunaren amaieran, Chicote-k gure elikadura markatu duten mitoak probatzen ditu: txokolatea janda, pikorrik irteten zaizkizu? Telebistan, elikagien Mito Berriak. Honek eta beste programa askok ez dute inor axolagabekerian uzten: mito eta errealitateen birnahasketa; elkartzen ditu guru ospetsu eta zientifikoak −guztiz ezezagunak−; zientifiko-metodoak eta atsegingarri-probak −zientziagaigabea−… pseudozientziarekin maneatutako zientzia, eta zenbaitetan, kontzientziarik eza. Ikusle guztiak bonbardaketa mediatikoari ikusgai: sukaldaritza-saioak, entretenimendu-saioak, osasunekoak edota eguneko sukaldekoak, esaterako. Aiene Arguiñano! Sukaldea biztanleriari erakustearena, esku artetik ihes egin zaigu! Kontsumitzaileak, beharrezko elikagai eta alferrikakoak bereizten jakitea ondo dago. Haiek jakinaren gainean ipintzea, kaltegarria da? Soilik, kontraesanezko mezuak zabaltzen direnean: cupcake-ak jakin nola prestatzen diren, baina gehiegizko azukrea dutenez ez hartu; sasoiko barazkiak gomendatu eta ikasi sukaldatzen urruneko herri batetik ekarritakoak −Bai, Chef!−; esaterako. Akitzen nau! Bat-batean, iragarkientzako pausaldian: “[…] gure kafeari produktu kimikorik gabe kentzen zaio kafeina, soilik ura erabilita”. Jon, Pernando, Inaxio, Arantza… nire kimika-irakasle ohiak, orduan zer demontre da H2O? Kimika naturala?

Dieta osasuntsuari buruzko muturreko kexkak izena du, ortorexia. Elikadura-jokaeraren gorabehera da; hartzen den elikagai bakoitza kontrolatzeko obsesioa bereizgarri izanda: koipe, azukre, kontserbagarri, koloragarri, kimikari, pestizida, E-…, GEO (genetikoki eraldatutako organismo), artifizial-substantziarik gabe… naturala izatea. Aholkuak oinarri zientifiko izan edo ez izanda, guztiz muturrera daramatzate. Ondo jateko asmo onak, manietan bihurtu eta azkenik, denborarekin, NOK (nahasmendu obsesibo-konpultsibo) bilakatu. Okerrena, kontrolik gabe dagoela. MOEk (Munduko Osasun Erakundea) dioenez, mendebaldeko herritarren %28ari eragiten dio (soingaineko, nerabe-emakumeei). Desnutrizioaz aparte, bere nagusitasun-autoestimu faltsuak bakartze eta bakardadea dakar (lagun-janarietara joateari uztetik hasiz).

Laster ikusgai (udazkenean), “Cuerpos de Élite” saioa 2.go katean. Denbora-pasaz gain, programa humoretsu izateaz gain… parte-hartzaileak aholkatzen dituzten profesional apartekin konta dezatela espero dut. 1, 2, 3… ez dut gutxiago espero!

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #117 | 2016 Iraila

Bibliografia:

 

[Argazkia: Muy Interesante aldizkaria]


Utzi iruzkina: