MINDFUL EATING

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2017-05-01 00:00
1

eatgirl 1508189230824

 

Estresari aurre egiteko joera berria ezaguna izango duzu, mindfulness (edo osotasuneko arreta). Teknika iraultzailea da eta jada elikaduran erabiltzen da. Hemen eta orain bizi izatea da, zure burua den bezala onartzea, eta ahora eramaten duzunaz kontzientea izatea. Mindful eating ez da dieta mota bat, bizimodu bat baizik; ezta autolaguntza-metodo berria ere, berezko itzulia baizik. Haurtxo batek janaria behar duenean eskatzen du, behar adina jaten du eta gozatzen du; eta hala ere, sen hori lapurtzen diogu. “Ez jolastu janariarekin”, “amaitu platerra”, “utzi hainbeste mastekatzeari” "holako ume mizkinik!", "ez duzu postrerik izango"... bezalako esaldiak, gure elikadura-heziketaren parte dira.

Gaurko bizitza-erritmoak, garuna ehunka bizigarriren mendean jartzen ditu. Etxera iritsi zara, ahituta, afaldu eta sofan ezartzen zara. Laster “The walking dead” hasiko da, zortzigarren aldia?, errepikatutako kapituluren bat izango da. Tartean, exudante freskagarri bat iragartzen dute, patata frijitu kurruskari batzuk... —ummm, patataaak— nor da zombie-a orain? Irudi estrategikoak proiektatzeak, begiengatik jatera daramakizu. Zinemara zoazenean, krispeten usaina, sartu baino lehen nabaritu al duzu? Ez da kasualitatea. Gure usaimen-jangalea haztatzen dute, eta iragaitzaz egarririk ez pasatzeko freskagarri bat erosiko duzu. Edo, beharbada, esperientzia berriak probatzea gustoko dituzu: zapore, testura eta packaging berriak —agita tu mundo—. Huts sentimentalak txokolatearekin, izozkiekin… konpentsatzen saiatzen dira, hortaz gutxik libratzen dira. Azukreak eta koipeak, garuneko plazerreko kimikariak estimulatzen dituzte —atsegin unea ematen dute "ttak"— baina ez dituzte zauriak sendatzen, mendekotasuna sortarazten dute. Hauek eta beste egoera anitz, gure burua okitzen dute eta asetasunaren seinaleak baliogabetzen dituzte.

Gose zara, sabelkeriarik? Elikadura kontzienteak ez du bilatzen gose emozionala geldiaraztea, ezta zuk kontrolatzea; sena berreskuratzea nahi du, gose fisikoarekin (erreala) kontsekuentea izan zaitezela. Klasetik, lanetik irteterakoan, non jaten duzu? Leku atsegina aukeratzea garrantzitsua da, lasaia eta deskonektatu ahal dezakezun tokia: betebeharrak eta premiazko zereginak alde batera utzi, eta jar zaitez mahaira. Baso bat ur edan. Platera (tupper-a) begiratu: koloreak, usaina... Itxura ederra plater horrena! Baina argazkirik ez atera. Konektatzen bazara, deskonektatzen zara. Sakelakoa, tablet-a, ordenagailua edo telebista deskuidu nagusienak dira, pendiente dituzun zereginekin batera. Digestioa ahoan, listuarekin, hasten da. Hozkada txiki bakoitza goza ezazu: bere zaporea, testura, tenperatura... Masteka ezazu “des-pa-cito”, 20-30 minutu eman gutxienez. Eta birrindutako elikagaiak irenstea saihestu, lehenago aseko zara-eta. Stop —Tuterakoentzako “SOTP”—. Zer sentitzen duzu? Osotasunaren (desatsegina), estutasunaren edo erruduntasunaren sentsazioak saihestu behar dituzu. Jaten duzunean arreta jarri ezkero, beharrik gabe jatea saihestuko duzu: zer? zerbait osasungarria, noiz? jardueraren ondoren, nola? lagunartean, zenbat? ez gehiegirik ez gutxiegi (dieta murriztailea egiterik ez da helburua), zergatik? … —lasai pentsatu—.

Uda hurbil da. Zure munduak frustrazioaren kiratsa du, hainbeste sineste faltsuren ondoren, berandu zoaz berriro ere... Berandu, zertarako?, berandu, norentzako? Aldaketa osoa behar du izan. Honako egoerak bideratzen hasi behar duzu, zure osasuna zure bizimoduaren ondorioa delako. Ez ezazu garrantzitsua ahantz: ez duzu miraririk behar, ohitura aldaketa baizik. Egiten ari zarenaz kontzientea zara? Gose zara?

 

Blog  YouTube   Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

GAZTEBERRI #125 | 2017 Maiatza

INFO 7 #8 | 2017 Maiatza entzungai duzu


Utzi iruzkina: