MALALETXEAN

eatgirl 1513185310274 EATGIRL vs ITGIRL | 2018-08-30 00:00
1

eatgirl 1535582124911

—Esnea vs Edari Begetalak—

Zeri deritzogu esnea? Erantzuna hizkuntza edo erakundearen araberakoa da. Elikadura-kodeak dioenez: etxeko eme ugaztun osasuntsu eta ondo elikatutakoen jezte higieniko, erregular, oso eta etengabeko bete-beteko produktua, ez aldatua, ez aizundua eta oritzik gabea da. Beraz, edari begetalak ezin dira legalki «esne» deitu; salbuespena da arbendolekin prestatutakoa Europako Batzordeak erabakita (RG 1234/2007). Euskaltzaindiak, Real Academia Españolak, Académie françaisek eta Cambridge Academic Dictionaryk, ostera, onartzen dituzte: ama-esnea; eme ugaztunen ugatzek jariatzen duten likidoa (ahuntz-, ardi-, behi-esnea…); eta edari begetalak, hau da, landare, fruitu edo hazietatik lortutako zuku zuria, bere antzekotasunagatik.

Baina itxurek askotan engainatzen dute! Egia esan, nutrizionalki ez dute antzik, beraz, ez dira haren ordezkoak. Ondo pentsa ezazu: fruitu lehor (arbendol, hurra), lekale (soia), tuberkulu (bedaur) edota zerealetatik (arroza, oloa) ateratako urek, ezberdina izan behar dute nahitaez; eta, esan beharrik ez, esne-esnearekin alderatzen baditugu. Laktosa izateak, gantz motek eta zuntza kopuruak bereizten ditu bereiziki: animaliena laktosa (esnearen azukrea) eta kolesterola baitute eta zuntzik ez. Esne haterrek diotenez: edoskitzearen ondoren, beste ugaztun batzuen esnea edaten dugun bakarrak gara; naturaren aurkako jarrera dugula argudiatzen dute. Ez dutena azaltzen da edari begetal gehiengoak aberastuta datorrela —kimikoki erantsita—. Kaltzioa eta D bitaminak, esaterako. Ez zaizu arraroa iruditzen? Esnea hain txarra bada, zergatik nahi dute hain berdin izan? Bitxia benetan.

Bestelako esneek ere ez dute antzik haien artean: osoa eta gaingabetua; fresko eta esne-hauts; gordiña, VAT eta UHT. Gaur esne gantzari lotutako bi elikagarri azpimarratu nahi ditut (abere zoriontsuetan): D bitamina eta azido linoleiko konjugatua (CLA), osagai bioaktibo nahiko ezezagunak. Dietista-nutrizionistek ez dugu koipeez arnegatzen beti, arriskutsuak, soingaineko, industrial jatorrikoak baitira. Bata eta bestea, elkarrekin, edari berreskuratzailean bihurtzen dute erresistentzia-ariketetarako. CLA mantenugai klabea izango da aurrerantzean; bermatzeko, animalien elikadurak (zuhaina berdea) eta ukuilutik kanpoko artzaintzak, eragin handia dute, kopurua bikoiztuz edo hirukoiztuz. Elikagarri hauek gantzei lotuta daude, hau da, esne osoak ditu.

Urteak daramatzagu esnea defendatzen, baina gezurrak bi alboetan daude. Malaletxean jartzen nau, beraz, goazen harira: esnea gordiñik EZ da gomendagarria. Esneak tratamendu termikoa jasaten du mikroorganismo patogenoez garbitzeko: e-coli, listeria edota salmonella, ez dira txantxetan ibiltzeko. UHT-k segundu gutxi tenperatura altuetara jartzen du eta oso iraunkorra bilakatzen du. Pasterizatuta edo esne freskoa deritzoguna (kaleko makinak) neurrizko tenperaturan denbora luzeago ematen du, beraz, 2-3 egunetan kontsumitu beharra dago; hala ere, bere abantailak ditu, hobeto digeritzen da, elikagarriak bermatzen ditu eta zaporetsuagoa da.

Elikadura lobbya, bi aldeetara aurkitu ditzakegu. Argi izan, edari begetalak ez direla ordezko, baina aukera ona izan daitezkeela zure dieta osatzeko. Eta esnea ez dela beharrezkoa, baina elikagarriz betetako edaria dela. –Orain ez ezazu izorratu kolakaoa gehituz edo dinosaurioak bustiz!–.

 

EatGirl vs ItGirl

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri Aldizkaria #140 | 2018 Abuztua (babesleak):
 
Gako-hitz: #esne #esneki #leche #lait #milk #edaribegetal #eatgirlvsitgirl #podcast #newpost #blog #blogpost #ontheblog #esneketaia #oiartzun #bera #basquecountry #km0 #bertako #healthyfood #glutenfree #
Irudiak: Arane baserriko esnea; Jauregia landa-turismoko esneki ekologikoak; 
Bibliografia:
Euskaltzaindia: esnea.
Real Academia Española: leche.
Académie Française: lait.
Cambridge Academic Dictionary: milk.
Esaten duten bezain txarra da behi esnea? PODCAST 
Gente Sana by Julio Basulto PODCAST
D bitamina:
Dysregulation of the vitamin D nuclear receptor may contribute to the higher prevalence of some autoimmune diseases in women.
Vitamin D3 supplementation on body fat mass in healthy overweight and obese women
The role of vitamin D and calcium in type 2 diabetes.
Relation between milk-fat percentage, vitamin D, and BMI z score in early childhood
CLA (omega 6): 
The relationship between high-fat dairy consumption and obesity, cardiovascular, and metabolic disease.
Circulating Biomarkers of Dairy Fat and Risk of Incident Diabetes Mellitus Among Men and Women in the United States in Two Large Prospective Cohorts


Utzi iruzkina: