LUZARORA, GOZOENAK GARRAZTEN DU

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2013-09-01 00:00
1

eatgirl 1508168926725

Noizbehinka, begietatik jan dezakegu, sofan etzanda, txokolate-iragarkiren bat ikusten dugun bitartean; sudurragatik jaten dugu ere, ogi-berri labekatutako lantegi batetik pasatzerakoan; “gose”izan gaitezke, goserik ere ez izanda; baina organorik gozozaleena, garuna da. Txikitxoa den arren (batzuetan, beste batzuetan baino gehiago), energiaren % 25a gutxi gorabehera kontsumitzen du, eta hori, glukosaren bidez egiten du. Iturririk eraginkorrena karbohidratoak direnez, “haren oharra hartzen dute” elikadura-enpresek.

Arreta jarri duzue industrialki landutako elikagaietako gehiengoak ¡zapore gozoa duela!? Gosari-zerealak, nahiz eta txokolaterik ez eraman; laranja-zukua, ere fruitu garratza izanez; fruitu lehorrak, eztiaz estalita daude; freskagarri bat “light” edo “azukrerik gabe”; baina niretzat akabukoak direnak “limoi-yogurt-ak” dira. Ondo pentsatu, yogurta jatorrian garratza da, limoia (zapore garratza nagusia izanda) gehitzen diogu. Orduan, nola izan daiteke gozo? Erantzuna erraza da: hari azukrea gehituz. Konponbidea “azukrerik gabeko” yogurt bat erosiz egon beharko luke baina honen zaporea are gozoagoa da. Zergatik? Beste erantzun erraza; kaloria gabeko gozagarriekin ordezkatu dituztelako azukreak. Kaloriak kentzen dizkiote produktuari eta hipergluzemiak ekiten diituzte, diabetikoengan.Elikagaien industriak halako alegazio osasungarrietan oinarrituta, diskriminaziorik gabe darabiltzate; “light” edo “azukrerik gabe” deitutako produktuak gozoagoak direla punturaino.

Produktu hauek gure garunerako organoleptikoki “xamagarrinezinak” bihurtzea lortzen dute. Sanitarioek etengabe errepikatzen diguten bitartean: “azukre gutxiago kontsumitu”, “azukre-kontsumoa txikiagotu”… Eta zuk, zeren gura duzu? Bada azukrea. Elikadura-enpresak ez dira behar honen edo “menpekotasun” honen zerikusirik gabekoak. Eta nola goza diezagukete bizitza? Produktu “osasungarri”, baina edulkoratutakoez.
Gure elikadurako azukrea ezabatzea pentsatzen badugu, litxarkeriak kentzea pentsatzen dugu, edota opilak… baina hartutako gehiena “azukre ezkutu” deitua da. Industrializatutako elikagaietan aurki dezakegu: tomate frijituan, kétchup-an, gaileta gazietan, molde-ogian, eta entsalada osasungarriak apaintzeko modan dagoen Módena-ko ozpinaren murrizketan. Orduan edulkoratutako elikagaietara itzultzen gara, osasungarriak dira benetan? Zuntz gutxigo ala gehiagorik duten alde batera utzita, edukitako koipea gutxi gorabehera osasungarria den… Nire uztez, ez dira. Gure eguneko elikadurak, gure ahosabaia hezten du. Zapore gozorako nire ahosabaira ohitzen badut, eta alde batera uzten badut garratz eta mingots zaporeak; nahiz eta eguneko kafera azukrerik ez gehitzen ahalegina egin, bilatuko dut oro har nire elikadura gozoa izan dadila. Ohitura, gizentasun, diabetes mellitus 2, edota beste gaixotadunetara zuzenean gidatzen gaitu.

Zure egunerokoan, beste zapore batzuen plazerrak aurki ditzazun gomendatzen dizut… asssuuucar!

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #95 | 2013 Iraila-Urria

Bibliografia / Bibliografía: 


Utzi iruzkina: