LURJALE

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-02-01 11:48
1

eatgirl 1549022104352

 

Behin eta berriz diotsut: «Gure elikadura-eredua ez da jasangarria, mauka-mauka Lurra jaten ari gara». Abenduan esan nizun eta traslazioak bultzatuta, bueltan nator. Den-denok gure planetaz berba egiten dugu, baina inork ez du erantzukizuna bere gain hartu nahi. Hori dela eta, 16 herriko osasun, nutrizio, ingurune-jasangarritasun eta politika adituk irizpideak bateratu dituzte, eta irtenbide-ekimenak martxan jarriko dituzte.

Akordioak The Lancet zientzia-aldizkarian argitaratu dute eta oihartzun handia izan du. Hauxe dio:

  1. Lehenengo urratsa: nekazaritzaren eta abeltzaintzaren ingurumen-inpaktua murriztea. Dirudienez, ekoizpen-eredua kudeatzea ez da hain korapilatsua: lurraren erabilera doituz, ongarri- eta ura-erabilera optimizatuz eta lurrean gehiegizko nitrogeno aplikazioa saihestuz, klima-aldaketa geldiarazi daiteke. Helburua lortzeko, behar-beharrezkoa iruditzen zaie nekazaritza-ikerketan diru publikoa inbertitzea.
  2. Bigarren urratsa: dieta aldatzea. Elikadura iraunkorreko eredu onak 180 graduko errotazio-higidura eragin lezake. Gosete-urteen ondoren, 60ko hamarkadan elikadura-sistemak iraultza jasan zuen. Erabilgarritasun handiak bizi-itxaropena hobetu zuen, haurren gosea eta hilkortasuna murriztuz. Denboraz, elikatzeko era, ordea, txarrerako aldatu da: kontsumo erosahalmenak prozesatutako produktuen salmenta igoera ekarri zuen, hiperkalorikoa (azukrea, irin findua) eta abere-jatorri ekarpen askorekin.

Zenbatetan entzun dut: "Badakit (badakigu) zeintzuk diren jarraibide dietetikoak", hortaz, zergatik ez dituzu jarraitzen? Frogatuta dago fruitu fresko eta lehor, barazki, lekale, hazi eta ale integral gutxi kontsumitzen dituela gizarteak. Eutsezina eta osasun arriskuak sortzen dituen kontsumoak ditu. Ondorioak alderatzen dira sexu arriskutsua, alkohola, drogak eta tabakoa batuta sortutako ondorioekin —azken horiei garrantzia kendu gabe—.

Horregatik, zientzialariek dieta-adibidea proposatu dute, herrira moldatu behar izango den dieta. Nola? Haragi eta azukre kontsumoa zorrozki murriztuz (50g eta 30g baino gutxiago, hurrunez hurren); barazki, fruitu eta lekaleen kontsumoa bikoiztuz; eta elikagarri-hondakinak erdira gutxituz (1).

Herriz herri beste antzeko ekimenak daude, haietako lau aipatuko ditut: Estatu Batuetako Healthy Eating Plate (by Harvard School of Public Health); Canada's Food Guide (by Government of Canada); Kataluniako Estratègia PAAS (per l'Agència de Salut Pública de Catalunya) edota Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak (Eusko Jaurlaritzak egindakoa). Guztiek dituzte antzeko jarraibideak, izan ere, hitzarmen zientifikoa mundu mailakoa da. Baten bat, jarduera eta sukaldaritza gomendioak gehitzen ditu; baina gaurkoan, bestelako zainketa batzuk nabarmendu nahi ditut. Esaterako: konpainian jatearen abantailak, denbora eta kontzientzia hartuz; ultraprozesatuak mugatzeko beharra; edota elikadura-marketinari neurria hartu beharra.

 

 Healthy Eating Plate

 Healthy Food Choices

 

 

 

 Petits Canvis per Menjar Millor

 

 

 

 

 Elikadura Osasungarriaren Aldeko Ekimenak

 

 

 

 

Urratsez urrats elikadura-aldaketak egin beharko ditugu, baina eraginkortasunik gabeko ekimenekin, ez digute laguntzen. Adibidez, osasun-sistemak eta elikagaien industriak egindako azkeneko akordioak: azukre, gatz eta koipe edukiak % 10 gutxitzeak. Zer suposatzen du horrek?  Digestio-gailetak, kasurako, azukrearen % 18 izatetik % 16 izatera pasatzea, eta koipeen % 21etik % 19ra. Hau da, neurriak ez ditu ultraprozesatuak osasungarri bihurtuko. 

2050. urterako helburua lortu nahi dute. Helduen hilkortasun-tasa % 20 murriztuko luke, gaixotasun kardiobaskularrak, gizentasunak eta minbiziak eragindako hilkortasuna bereziki. Aizu lurjale! Ez zaitez gobernuen aldaketen zain egon, zerorrek ekin. “Lurrak pertsona bakoitzaren beharrak hornitzeko adina ekoizpen du, baina ez pertsona bakoitzaren zekenkeriak hornitzeko” (Mahatma Gandhi)2.

 

1) 2.500 kaloriako dietan.
2) Hizkuntza feministara moldatuta.

 


EatGirl vs ItGirl
 

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #147 | 2019 Urtarrila (babesleak):

Gako-hitz: #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogpost #ontheblog #basquecountry #saveourplanet #zerohunger 
Irudiak: Eat-Lancet (moldatua), Harvard School of Public Health, Government of Canada, Agència de Salut Pública de Catalunya, Eusko Jaurlaritza.
Bibliografia:
  1. The Lancet: comisión EAT-Lancet
  2. Healthy Eating Plate (euskaraz): Harvard School of Public Health.
  3. Canada's Food Guide: Government of Canada.
  4. Estratègia PAAS: petits canvis per menjar millor. Agència de Salut Pública de Catalunya.
  5. Euskadiko Elikadura Osasungarrirako Ekimenak: Eusko Jaurlaritza.
          - Sasoiko Elikagaien Egutegi Multikanala


Utzi iruzkina: