LABE-ZOMORRO

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2015-09-01 00:00
1

eatgirl 1508179337951

Intsektuak gure elikaduraren oinarria izango al dira etorkizunean?

Pertsona kezkati eta beldurgarrientzat egokia ez den zerbaiten inguruan hitz egingo dugu oraingoan. Pasa den egunetan, intsektu-kontsumorako eta merkaturatzeko elikadura-araua baimendu dute Europan. Ez da Halloween-eko inongo txantxa, nahiz eta Elikadura-Segurtasuneko Europako Autoritatea-k (EFSA-k) oso data adierazgarria aukeratu duen horretarako. Horren berri izatean, seguruenik, zure aurpegia niri geratu zitzaidan aurpegitik ez dela oso urrun izango imajinatzen dut: halaber, nazka aurpegia. Baina non da jaki on baten, eta Robin Food-ek esango lukeen bezala, guarrindongada baten arteko desberdintasuna?

Gaizkata arrabak “kabiarra”, ahate gibela “foie”, “barraskiloak”… jateko, diru asko ordaintzen dugu. Baina matxinsalto, inurri edo harrak proposatzerakoan, nazkagarri ipintzen gara (bide batez, aipatu intsektuak kontsumituenak dira). Barkatu hau esatea baina, jakin ez badakizu ere, jada zomorroak jaten dituzu, zure bizitzan zehar, gutxi gorabehera kilo erdia: marrubietan landare-zorri pixka bat, harren baten bat urazan, eta zomorroren bat txokolatean. Bai, bai!! Kakaoa landare bat da ere. EFSA-k nahiago du pestizida-erabilera laborantzan mugatzea eta, trukean, gure platerean bisitariren bat onartzea.

Duela zenbait urte Bartzelonako Boqueria-n jarritako postu txiki bat bisitatu nuen. Chef batek champulines-poltsak eramaten zituela ikusteak zirrara egin zidan; alboko mexikar jatetxe baterako ziren. ‘Bartzelonar exotiko hauek!!’ pentsatu nuen nire bururako. Baina Kataluniako agintariek establezimendua itxi zuten handik gutxira. Zuetako askok pentsatuko duzue, ‘uraza garbitzeko eta haiek kanporatzeko lixiba-tantatxo batzuk erabiltzea lehenik eta behin agintzen didate; eta orain, bat-batean, haiek kontsumitzeak inongo arriskurik ez duela ekartzen arrakasta du. Zertan geratzen gara?’. Arrisku mikrobiologikoak izatea edo ez, hazitakoan nola elikatu diren mende dago; beste animalien antzera.

Ba al zenekien, munduko populazioaren herenak egunero intsektuak jaten dituela? Ez dira bere elikaduraren oinarria, baina hau osatzen laguntzen dute. Eta zomorroek bere onurak dituzte. Ausartenek (hauek probatu dituztenek, alegia) gozoak direla diote. Nutrizio aldetik, ez daude gaizki: kalitatezko proteinak ematen dituzte, eta baita koipe asegabeak, burdina, magnesioa eta B bitaminak ere. Gainera haiek mastekatzeko gai bazara, liseritzen errazak dira!! Eta ororen gainetik, eko-proteina direla.

PROteINSECT proiektuaren arabera, ornogabe-hazkuntza abere-hazkuntza baino iraunkorragoa da. Lur gutxiago behar dute, baliabide gutxiago eta hondar gutxiago (berotegi-efektuko gasak) produzitzen dituzte. Abelgorri-haragi kilo bat produzitzeko, zortzi elikagai kilo behar diren bitartean; intsektuek kilo bakarra eta mila aldiz ur gutxiago behar dituzte. Baliabide naturalen eskasiaren alternatiba erreala dira. Baina kontuz, FAO-k ez du esan hemendik aurrera zomorroen bidez elikatu behar dugunik; momentuz, animalientzat pentsu gisa erabiltzeko aukera zabaldu dute. Horregatik, elikadura berritzaile honek haragiaren zaporea edo nutrizio-konposizioa aldatuko duen ala ez ebaluatzen ari dira.

Baina egia esan, ez dakit zergatik arduratzen garen hainbeste, komunikabideak dabiltzan berri bakarra, OMEren adierazpena bada: “haragi gorriko eta prozesatutako kontsumoak, minbizia eragin dezake”. Hura gutxiago kontsumitu bezain laster, konponduko genuke arazoa. Kristona suertatu da!! Baina kapitulu hori, beste egunerako utziko dugu. 

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #107 | 2015 Iraila-Urria

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: http://elraptorblog.com]


Utzi iruzkina: