TXIOKA KOKOROKOOO!

eatgirl 1513185310274 EATGIRL vs ITGIRL | 2018-03-13 00:00
2

eatgirl 1520269163919

Entzungai!

 

Oilo edo Oilar? Oilasko

Azkenaldian sarritan galdetu didate, zer ote den oilaskoa. Ba oilaskoa, besterik ez.

Estalketa

Oilarrak gorteatzeari ekiten dio: hegal bat jaisten du eta zirkuluan dantzatzen du, kanpoko hegalarekin gorantz; oiloa bitartean makurtzen da (kikiltzen da), prest dagoela hari esateko —hau guztia, oilar eta oilo zoriontsuen artean—. Oilarrak oiloa estaltzen du, hura gandorretik edo lepotik helduz. Eta zapaltzea: oilarra oiloaren atzealdean bizkor dabil. Oilarrak popa oiloaren poparen ondoan sartzen du eta lumak zabaltzen ditu kloakak kontaktuan sar ditzaten. Orduan, semena askatzen du. Oilarrak 10 eta 30 aldiz bitartean errepika dezake! (oilo desberdinekin).

 

Hala ere, pilatutako oiloak (kaiolakoak edo ez) 2 aukera dituzte: aurretiazkoak egin ezin dizkion eta harira doan oilarra; edo intseminazio artifiziala. Eta plazerra?

 

Ernaldu Gabeko Arrautza (edo bai)

Oiloek arrautzak jartzen dituzte bere habia beteta egon arte (10-12 arrautza, gutxi gorabehera). Hala ere, bere arrautzak biltzen joatea inoiz bete ez dadila eragiten du. Oiloak 26 orduro obulatzen du —hilerokoa balitz bezala—. Emaitza: urtero 300 arrautza inguru jartzen dituztela. Aske bizi direnak eta zizareez, artoz… elikatzen direnak gutxiago jartzen dituzte, baina kalitate hobeagoa dute; kaiolan bizi direnak, pentsuz elikatzen direnak eta 24 orduz argia jasatzen dutenak, baino.

 

Arrautza bat lortzeko, ez da oilarrik behar. Begetarianoa bazara, oilarrik gabe bizi diren oilo-arrautzak lortu ditzakezu, ernaldu gabeko arrautzak direla bermatuz.

 

Oiloak egun berean bi aldiz obulatzen badu (oso arraroa dena) ez ditu bi arrautza jartzen, bi gorringo dituen arrautza bat baizik —ernalduta egongo balitz txita bikiak izango lirateke—.

Arrautza batzuek zuringoan duten orban zuriak ez du emankortuta dagoenik esan nahi; galladura da, gorringoaren eta zuringoaren arteko ainguraketa. Ernaldutako arrautza, gorringoan antzeman dezakegu, zirkulu argi txikia ikusita. 

Ernaldutako Arrautza

Oiloak 21 egun txitatzen du, eta heldugabeko kumeari txita/oilaskoa deritzogu #txio #txio Bi hilabete (6-8 aste) ditu harategira iristerako. Bost hilabetekin heltze-sexualari heltzen diote; orduan, emeei oiloa deritzogu eta arrei oilarra. 

Azkeneko berria: zenbait supermerkatuek ez dutela kaiolatutako oilo arrautzarik salduko! Baina bai pilatutako oilo arrautzak, bai pilatutako txitak, bai zorigaiztoko arrautzak eta txitak. Zuk duzu azkeneko hitza, Zuk duzu azkeneko hozkada!

 

HIZTEGIA Oilategiko Abereak

-    Oiloa (gallina): hegazti emea; hegan egiten ez duena, moko sendo, gandor gorri eta luma ederrak dituena.

-    Oilarra (gallo): oiloaren arra.

-    Txita (pollito): oilo-kume jaio berria.

-    Oilanda (polla): oilo gaztea.

-    Oilaskoa (pollo): oilar gaztea.

-    Oilaloka (gallina clueca): arrautzen gainean jarrita txitatzen aritzen dena.

[Iturria: HABE Ikasbil]

   


-------------------------------------------------------------------------------------------------

 

¿Gallo o Gallina? Pollo

Últimamente son muchas las personas que me preguntan, ¿qué es el pollo? Pues, simplemente pollo.

Apareamiento

El gallo inicia el cortejo: baja un ala y baila en círculo, con el ala externo al alza; la gallina se agazapa (se acurruca) para decirle que está lista —todo esto entre los gallos y las gallinas felices—. El gallo monta a la gallina, agarrándole de la cresta o del pescuezo. Y la pisada: el gallo camina rápidamente en el dorso de la gallina. El gallo mete la cola al lado de la cola de la gallina y abre las plumas para que entren en contacto las cloacas. Entonces, libera el semen. ¡El gallo puede repetirlo entre 10 y 30 veces al día! (con distintas gallinas).

 

Sin embargo, las gallinas hacinadas (enjauladas o no) tienen 2 opciones: el gallo que no puede hacerle los preliminares y va directo al grano; o la inseminación artificial. ¿Dónde quedó el placer?

 

Huevo NO Fecundado (o sí)

Las gallinas ponen huevos todo el año, de manera frecuente. Los ponen hasta que su nido esté lleno (10-12 huevos, aproximadamente). Sin embargo, ir recolectando sus huevos provoca que nunca esté lleno. Resultado: ponen unos 300 huevos al año (uno cada 26 horas). Las que viven en libertad y se alimentan de lombrices, maíz… ponen menos, pero son de mayor calidad; que las enjauladas, alimentadas a base de pienso y sometidas a 24h de luz.

La gallina ovula —símil con la menstruación de la mujer— casi a diario. Este puede ser fecundado por un gallo y formar un embrión o NO (huevos del mercado). Antes de ser excretado, se forma la capa calcárea (la cáscara).

Si la gallina ovula dos veces el mismo día (raramente) no pone dos huevos, sino que, pone un huevo con dos yemas —si estuviese fecundado serían pollitos mellizos—.  

 

Para tener un huevo NO hace falta un gallo. Si eres vegetariana/o, puedes conseguir huevos de gallinas que viven sin gallo, certificando que son huevos sin fecundar.

 

La mancha blanca que tienen algunos huevos en la clara NO significa que esté fecundado; es la galladura, anclaje entre la yema y la clara. Lo indica un pequeño círculo claro en el centro de la yema, llamado blastodisco.

Huevo Fecundado

La gallina lo incuba durante aproximadamente 21 días. La cría inmadura es lo que llamamos pollo #píopío Tiene dos meses (6-8 semanas) cuándo llega a la carnicería.

A los 5 meses cuando alcanzan la maduración sexual, se denominan gallina a las hembras y gallo a los machos.

Última noticia: Algún supermercado no venderá huevos de gallinas enjauladas. Pero si los huevos de gallina amontonadas, si pollos amontonados, sí los huevos de gallinas infelices, si pollos infelices. ¡Tú tienes la última palabra! ¡El mordisco lo eliges tú!

EatGirl vs ItGirl

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

 
Gazteberri Aldizkaria #134 | 2018 Otsaila (babesleak):

Info7 Irratia | 2018 Otsaila (babesleak):

Txintxarri Aldizkaria # | 2017 Azaroa (babesleak):
Irudiak: giphy.com, yandex.ru, Wikimedia Commons...
Bibliografia:
- HABE Ikasbil
- Elhuyar hiztegia
- www.consumer.es
Hiztegia: #arrautza #huevo #oilaloka #gallinaclueca #oiloa #gallina #oilarra #gallo #txita #pollito #oilanda #polla #oilaskoa #pollo #zoriontsu #feliz #begetariano #vegetariano #txio #píopío #eatgirl vs #itgirl


Utzi iruzkina: