KALEKO JANA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-08-31 00:00
1

eatgirl 1568360417024

 «Kaleko animaliei (katuei, usoei) jaten ematea debekatuta dago».

 

Udalak dioenez, borondate onez egiten dena ondorio txarrak dakar herrirako: zikinkeria ugaritzea kaleetan barrena, txiza usaina, arratoien ugaritzea eta elkarbizitza arazoak. Baina ez dira gainelikatutako animalia bakarrak! Zenbat gautxori bizirik atera zarete kebab bati esker? Parranda baten ondoren, kale-janaria tradizioa da jada; baina kebab-ak ez dira beti hor egon.

Begirada atzera bota eta uste dut nire lehen foodtruck-a txurro-denda bat izan zela. Herriko lehen gaupasaren ondoren, bost axola gosez hiltzen banintzan. Egia esan, lehen txurro-paketea eta egunkaria, guraso eta aitona-amonentzako izan ziren, haiek limurtu nahi izanez. Handik aurrera, tradizio bihurtu zen! Baina arroparekin gertatzen den bezala, moda aldatuz joan da. Berehala, berri labekatutako txokolate-napoliarrak iritsi ziren, patata frijituak ketchup eta maionesakin, karratu pizza zatia, makinako sandwich hotza… Eta zuk, zeintzuk probatu dituzu?

 

 

 

Noizbehinka eta ordu txikitan jandakoak, jaialdi eta azokei esker, batez ere, gure karriketan kokatu dira eta gure gastronomia hartu dute. Atzerriko plater tipikoak pixkanaka-pixkanaka ekarri dituzte eta jada ez dago jairik, janari-furgoneta barik, non: taco mexikarrak, hot-dogs-ak, bagels-ak, crêpes-ak, pad thai-ak… saltzen dituzten. Ordea, ez da ideia berria. Hemen ez dago euskal jaiarik talo-posturik gabe! Janari azkarra da, eramateko erraza(to take away) eta hatzekin hartzen da. Azken finean, fast-food da. Honek bi adierazpen ditu: zabor-jana izatea edo ez, kalitatearen arabera. Hori dela eta, duela hamarkada bat, healthy (osasungarri) eta slowfood kontzeptuak inposatu ziren. Dirudienez, jendea bere osasunaz eta ingurugiroaz arduratzen hasi zen. Baina, osasungarriak dira benetan? Edo itxurakeria, moda besterik ez da? Fresh smoothie-ak, gourmet-burger-ak, artisau-izozkiak… ez dute zertan onak izan behar osasunerako. Hala ere, begano sukaldaritza, km 0 produktuak, sasoikoak, glutenik gabe eta % 100 handmade leloak irakurtzen ditugunean, ontzat ditugu; baina adi, patata frijitu batzuk label guztiak bete ditzakete. Haberlas haylas! Mokadu azkar onak badira, baina ez dira aurkitzeko errazak.

Eskatu baino lehen, higiene-arauak betetzen dituztela ondo ziurtatu. Araudiak aldakorra da herri batetik bestera, beraz, ez arriskatu. Unean prestatutakoak (ondo egindak), normalean, ziurragoak izaten dira: plantxan, egosiak, frijituak… eta hozterik behar ez dutenak. Horrexegatik dira hain ohikoak: pasta, pizza, eta ogia, oinarri gisa dituzten platerak; eta oso antzeko platerak aurkitu ditzazkegu munduan zehar. Esaterako, talo, taco eta kebab-ak antza dute; edota noodle, fideua eta spaguetti-ak, ere bai. Plater hauen areagotzea ez da kasualitate hutsa izan. Osagaiak merkeak izaten dira, zapore-gozoak guztiei gustatzea errazten du, eta parranda baten ostean urdaila jalkitzen dute; beti ere, koipetsu eta oso onduta ez badare.

Nire aholkua juerga ostean: ura, ura ta ura; eskaintza ondo alderatu eta gustoko dituzun aukeren artean, osasungarriena hartu. «Turkiarrera goaz? Kebab no tengo ni un durum»

 

... Do not feed the animals ...

 

EatGirl vs ItGirl 

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #152 | 2019 Abuztua (babesleak):

 
Gako-hitz: #foodporn #foodtruck #gastroneta #streetfood #takeaway #yummy #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #podcast #basquecountry 
Irudiak: campero.es, Clipart, El Corte Inglés,  Freepik, mcdonalds, marruzella.es, Pixabay, Preel, Saboreando CanariasStagramer, Nerea Segura (@eatgirlvsitgirl)
 
Bibliografia:
  1. Debekatuta dago kaleko animaliei jaten ematea (Abadiñoko UdalaDonostiako Udala), Soraluzeko Udalauztarria.com, ...) 
  2. Food Truck (Wikipedia)
  3. Normativa food truck (Saia)


Utzi iruzkina: