IZOZKIRIK GABEKO UDA... UDAREN-AZKENA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2013-07-01 00:00
1

eatgirl 1508168357802

Udako ohiko beroarekin batera kanpoko aisiari denbora gehiago eskaintzen diogu. Honek gure elikadurari eragin diezaioke? Bai noski! Noizean behin hoberako eta gehienetan txarrerako. Gure ohiturak aldatzea halabeharrezkoa izaten da: otordu gutxiago, aparteko mokadu eta pintxoak, soberako garagardoren bat, gauak luzeak eta goizlaburragoak… Baina, zer izango litzateke gehiegikeriarik gabeko uda?

Etxetik ihes egiten dugu ordutegirik gabe, ondo pasatzeko behar bakarrarekin: mendia, hondartza, kanpina… eta ordu luzeak ematen ditugu eguzkitan. Honek D bitaminaz hornitzen gaitu, baina horretarako, egunero minutu batzuk nahikoa izango lirateke. Gainerako orduek, gure azala kaltetzen dute. Krema emateaz ahaztu gabe, zure azala babestera lagun dezaketen elikagaiak badira ere. Kremek dituzten osagai nagusiak, ura eta olioaz gain, bitamina C eta E; eta Q-10 koentzima edota erretinola dira. Hauek elikadurarekin estali ditzazkegun elikagarriak dira eta ahuakatea, kuia, tomatea, fruitu gorriak, arrain urdina, arrautza, egoskariak edota bihi osoko zerealak janda, elastikotasuna eta azalaren birsorkuntza hobetuko dugu.

Txosnetan hartzen dugun janaria ez da ugari eta osasungarriena. Azken hilabeteetan hemendik eta handik kenduz ibili zara, bainujantzia janzterakoan ondo sentitzeko; eta jantzi duzun neurrian, txosna-txosnaz zabiltza erakustearren. Hau udaren aurretik azaltzen den arrisku ohikoena da: galera drastikoa, zure gorputza arriskatuz. Egia da udaz gozatu behar dela, baina, fakturarik ez diezagun pasa, aholku batzuk jarraitzea komeniko litzaiguke. Gutxienez 2 otordu egin ditzazula egunean gomendatzen dizut. Gosaria bere garrantziagatik, eta bazkari-afariaren artean, aukera dezazula uzten dizut. Koilara-platerak ziurtatuz, gehiegikeriak erraztasun handiagoarekin arautuko dituzu eta beharrezko elikagarriak lortuko dituzu. Posible al da izozkirik gabeko uda? Ez. Eta aurkakoa esatea gezurra esatea da! Hala ere, sarritan jango badituzu, ondo aukeratzen ikasi beharko duzu. Krema-eta bainila-izozkiak koipetsuenak dira; bitarteko puntuan esnea-izozkiak lirateke; eta “light”-enak ur-izozkiak, sorbeteak eta izotz-edariak izango lirateke. Baina azukreek emandako kaloria haiei guztiei gehitu behar zaie. Dena dela, nabarmedu daiteke sorbeteek fruituaren %15a daukatela gutxienez eta, beraz, bere azukreak osasungarriagoak dira. Fruituetaz hitz eginez, 3 pieza hartu behar izango zenituzke egunean: freskatu eta aseko zaitu; eta ordu-bitartean alternatiba ona izango da… Desiragarriagoa izan dadila broxeta bat egin dezakezu fruitu desberdineko zatiekin. Barazkiak entsaladen bidez jateaz ez aspertzeko, krema hotzak prestatu: salmorejo edo vysvichyssoise-a esaterako. Eta lagunekiko barbakoak hain tipikoak izanda, txingarrerako arrainak, ohiko haragiaz gain, erretzeko aprobetxa ditzakezu.

Zure hankak handituta daude? Nekatuak sentitzen dituzu? Hidratazio txar batek eta gehiegizko beroak, orkatiletan likido-erretenzio txikiak sor dezakete, ibiltzerakoan ondoeza eta mina sortuz. Hondartza edo igerilekutik irteterakoan, buruko minik sentitzen duzu? Uretan izerdia botatzen dugu eta deshidratazioaren lehen sintomen bat izan daiteke. Uraz gain hidratatzeko gatz mineralak behar ditugu, “edari isotoniko”-ak deritzogunak. Bai hauek, bai freskagarri edota zukuetaz gehiegi baliatzea, kontraesanezkoa izan daiteke. Horregatik, zure eguneko edariak ura edo infusioak izan beharko lukete. Zenbat edan behar izango genuke? Gomendioen arabera 2,5 eta 1,5 litroen artean. Zergatik hainbesteko desberdintasuna? Hainbat faktorek eragiten dute: bero eta hezetasunak beharra handitzen dute; egiten den jarduera fisikoaren; baina egunero jandako fruitu-barazkien araberakoa ere bai. Hanka-hantura bidaien ondoren soilik gertatzen zaizu? Oso ohikoa izaten da, baina saihets dezakezu: Ura bidaia baino lehen edatea garrantzitsua da; Ez ezazu elikagai gozo edo gaziez abusatu; Autoaz bidaiatzen baduzu, paseo bat eman deskantsu-guneetan, treneko bagoiengatik egin ahal izango zenuke ere. Udako onena, kanpoko giro onaz kutsatzen garela!! Mahaia lagunekin partekatzea, eta atari zabalean… ez du preziorik. Beraz ondo zain zaitez.

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #94 | 2013 Uztaila-Abuztua

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: https://www.huffingtonpost.com]
 


Utzi iruzkina: