IHESI NOA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-05-01 00:00
1

eatgirl 1508577858689

Dena galdu dutenean, siriar errefuxiatuek erantzun azkarra ematen dute: “We don’t need food. We need future”

Munduko alde batera eta bestera, iheslari-esparruak. 50 milioi pertsona bazterturik. Gatazkak euren bizitza uztera behartu ditu: lana, herria, lagunak… eta familia. Galdeketek diotenez europarrok babeserako eskubidearen alde agertzen gara, familia bat etxean hartzeko prest gaudela ere bai. Hala ere, errealitatea bestelakoa da. Europar gobernuek mugak ixten dituzte eta, siriarrak egunero beren bizitza Egeo itsasoan arriskuan jartzen duten bitartean, Greziatik lehen egozpenak bultzatzen dituzte. Ekainaren 20an Iheslarien Munduko Eguna ospatuko dute, eta bere larruan gozo bizitzen jarraituko dute!!

Kaltegarri-egoeran geratzera behartuta, baliabiderik gabe, baztertuta utzita; elkarkidetasunaren menpe bizi dira. Zorionez, mugimendu herrikoiek ez dute mugarik: Euskal gizarteak siriarren egoerarekin ere bat egin du. Salvamento Marítimo Humanitario-k (SMH), sorosle eta itsas salbamendu lanekin, kostaldera salbu iritsi daitezela laguntzen du; Hotz elkarteak, errefuxiatuen kanpalekuetara arropa beroak iristeaz arduratzen da; eta Zaporeak ekimenak, iheslariei jaten emateko bideragarritasuna bilatzen du, adibidez.

Azken horiek, aldi batetik, egunero iheslariei jateko ematea dute helburu (gutxi gorabehera 800-1000 otordu); eta bestetik, GKE-etako boluntarioei (sorosle, mediku, psikologo, edonori) −hauek esklusiban, bizitzak salbatzera aritu ahal daitezen−. Donostiako Intxaurrondo auzoan hasi zena, atez ate, tabernaz taberna, Euskadira zabaldu da. Biltzen diren diru eta elikagaiei esker eta, batez ere, boluntario gisa joaten diren pertsona anonimoei esker; jatordu bat eguneko eta bi, astean behin banatzen dira. Euskaldunak beti sukaldatzeko prest, laguntzeko prest… eta asko ikasteko prest. Olatz Eceizak oraintsu bizi izan du: esperientzia gogorra baina oso atsegingarria, hilabeteko bidaia benetan berezia. Bere bloga irakurri eta argi dio: “Vidas que Cuentan”, axola duten bizitzak dira.

Eta axola zaigulako, zein zaporea du Siriak? Egoskari (txitxirio), fruitu lehor (pinazi), arroza, haragi (arkume) eta usain-belarretara, funtsean. Plater nagusiaren aurretik, meze (pintxo) ugari: hubz (pita ogia eta hummus-a), baba ghanoush (alberjinia ketua) edo keshek krema (jogurt, luzoker, menda, baratxuri eta olioa), adibidez. Tabbouleh entsalada edo shurba (sopa). Haragia, bulgur edo ruz-ekin (zerealak). Eta postrerako: fruitu freskoenetatik, baklava, borma, barazi… azukredun pasteletara. Bere sukaldea eragin mediterraneo eta egiptoarrak ditu, baina Euskadin gertatzen den bezala, aisia eta janaria beti bat doaz. Tradizio zaharrak dioenez, mahaian eskainitako janari kantitatearen arabera eskuzabaltasuna neurtzen da; beraz, bikoitza zerbitzatzeko joera dago −eskerrak halakorik ez dugunik hemen!!−. Digestioari laguntzeko, kafe eta te desberdinak aukeratzen dituzte.

Itxaropen eta geroaldi-proiektuekin datoz, laguntza, arropa lehor eta salda beroa eskertuz, lurra zapaldu bezain pronto. Errealitateaz konturatzen diren arte: Europako erakundeen gelditasunagatik, beren egonaldia luzatzen da (ezin aurrera egin, ezta gerrara itzuli ere). Gure sukaldarien ahaleginak gorabehera, beren kultura ikasten saiatu arren: itxaron ilara luzeak eta ingurune kaotikoak, ez diote giro atseginari laguntzen. Dena galdu dutenean, erantzun azkarra behartzen dute gose-greba eginez: “We don’t need food, we need future”.

Gizartea bere mobilizazio-mekanismoak aurkitzen ari da, bidegabekeriaren kontra jokatzeko bideak beti daudela frogatuz. Noiz jarriko dira politikariak martxan? Bitartean, zure laguntza esker onekoa da: zer eskaini dezakezu?

 

Honen harira, entzun "ZU ETA NI" by A̶l̶a̶i̶t̶z̶ ̶e̶t̶a̶  Maider Zabalegi & Gorka Urra

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #113 | 2016 Maiatza

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: www.gazteberri.eus/?p=4638]


Utzi iruzkina: