(H)ORTZADAR

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-10-31 00:00
1

eatgirl 1573931530236

2019ko Pantone-kolorea: Living Coral 16-1546 da. Adituek diotenez, tonua animatua eta ezinbestekoa da, bizitzagatik apustu egiten duena, urrezko ñabardurekin eta energia eta dinamismoa ematen dituzten leuntasun-ukituekin. 2019ko joera gastronomikoen artean, top 10ean, izokina (arraina) da. Kasualitatea ote al da aurten hainbeste goratzea? Eta gero eta arrosa-laranjago saltzea? Izokin-kolorea haragi gozoa definitzen duen nortasun-ezaugarria da. Izokin-basatiak krustazeoak eta krillak ditu elikadura-oinarri. Astaxantina-n (A bitaminaren bide-aurrekoan) aberatsak dira, haragian metatzen den pigmentua eta kolore bereizgarria ematen dio. Eta bereizgarria diot, arraindegiko arraina grisa delako. Olioa, zereal pentsua (artoa, soia) eta arrain txikiak (pasta eginda) ditu elikadura-oinarri, beste arrainen antzera; beraz, pigmentu gabekoa. Saltzaile bakoitzak tonua aukeratzen du: Living Coral, esaterako; eta osagarria gehitzen dio. Gauza bera gertatzen da zekor-haragi “gorriarekin”, arrautzako “gorringo” horiarekin (aldatu beharko diogu izena) edota ogi-osoko marroi ilunarekin. Dena aztertuta dago, bestela ez zenuke erosiko!

Erosketak egiterakoan, koloreak psikologikoki eragiten du: indartsuak pertsona oldarkorrak erakartzen ditu eta  leunak aurreratzaileak. Kolore, kolore ta gustu guztiak, denontzat, denontzat ez dira berdinak. Eta produktuetan erabiliena urdina da: segurtasunarena. Urdina, zuk nahi duzu urdina. Nik maiteago horia: zorionarena, gaztetasunarena… erosketa-erabakietan laguntzen du eta estresa arintzen du. Ofertak iragartzen ditu. Baina gaurkoz, gainazalekoa alde batera utzi eta fruitu eta barazkien koloreak sakonean aztertuko ditugu. Osagai naturalak eta aktiboak dituzte, fitokimikoak. Sinistu ez arren, sorta kromatikoak lagun diezaguke nutrizio-ontasunak ezagutzera.

Kolore, Kolore · Trikizio ℗ 2012 Baga Biga

Gorria. Energetikoa eta erakargarria da, boterearen kolorea. Azala eta sistema kardiobaskularra zaintzeko substantziak ditu. Udaran sasoian dira: tomatea, piper gorria, angurria… Laranja.  Berrikuntza eta gazteria dakar, dibertsioa eta kirola ditu oinarri. Hezurrak eta azala babesteko aproposak dira: azenarioa, kuia, mandarina… Horia. Poztasun eta motibazioaren kolorea da. Sistema inmunitarioa indarberritzeko eta hezurrak  babesteko onak dira: anana, artoa, arana… Berdea. Balio ekologikoa du, beraz, fresko, natural edota osasungarriaren sinonimotzat dugu. Digestibo ezaugarriak dituzte eta ikuste-osasuna hobetzen dute: ilarra, uraza, zerba… Urdina. Lasaitasun eta fideltasunaren margoa da. Zahartze prozesua geldiarazten du. Esan dugun bezala erabiliena da packaging-ean, baina bitxiena da naturan: ahabia… Morea. Emakumeen tonua? Misterio eta espiritualtasunarena. Osasun baskularra bermatu eta gernu-infekzioak saihesten ditu: alberjinia, gerezia, mahatsa… Txuria. Garbitasun eta leuntasunaren arrastoa. Diuretiko, espektorante eta antibiotiko onak dira: baratxuria, porrua, jengibrea... Marroia. Lurra eta zuraren koloreak, epeltasuna du oinarri. Ezaugarri antioxidatzaile, mikrobioen aurkako eta antiinflamatorioak dituzte: onttoa, kakaoa, kafea… Beltza. Dotore eta sinplea, baina bizkorgarria. Ezaugarri digestiboak ditu: txia, pipermina, erregaliz, txibia-tinta...

Gaurtik aurrera, instagrameko argazkiak ikusterakoan, elikagaien kolore errealak eta iragazki gisa erabilitako kolore-paleta bereizi ditzakezu. Lehenengoak, ezaugarri onuragarriak dituzten bitartean; bigarrenak, kontsumitzailea “engainatzeko” edota erakartzeko erantsi izan dira. Adibide argia da, ogi “integralaren” kolorea. Bere osagai nagusia arroza bada, zer dela eta da marroia? Beharbada, karamelatutako azukreak zer esan izango du.

 

EatGirl vs ItGirl  

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #154 | 2019 urria (babesleak):

Gako-hitz: #kolore #eattherainbow #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #blogetan #podcast #basquecountry
 
Hiztegia ORTZADAR
-  5000 Adorez: ortzadar, ostadar, ostarku, Erromako zubi
-  Elhuyar: ostadar, ortzadar
-  Sinonimoak (UZEI): ostadar, uztargi; ostarku (Bizk.); ortzadar (Ipar./Naf.); ostilika (g.e.); Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko (G-N); Jainkoaren paxa.
 
Irudiak: @eatgirlvsitgirl
 
Bibliografia:
  1. Pantone Color of the Year 2019 (16-1546 Living Coral)
  2. Izokina: kolore-sorta (Hoffman-LaRoche by DSM)
  3. Kolore Kolore (Trikizio) letra by Mixel Ducau. Musixmatch
  4. Código de Colores de Heber 2001. Journal of Nutrition


Utzi iruzkina: