HONDAKINIK ONENA, SORTZEN EZ DENA!

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-01-01 00:00
1

eatgirl 1508604283735

Urtarrileko maldan buru belarri sartuta gauden une honetan, modu errazean 1000 euro irabazteko aukera eskaini nahiko nizueke. Ondo ezta? Ez da kriston dirutza baina, tira! zeozer egin ahal izango duzue diru horrekin. Adibidez, zuk zeuk zertan gastatuko zenuke kopuru hori? Agian, lagunekin bidaiaren bat egiten? Ordanagailu berri batean? Hipoteka/alokairua ordaitzen? Berehala gastatuko zenituzke ala aurreztuko zenituzke?

Esan bezala, bada 1000 euro lortzeko aukera erraz bat, inongo krediturik eskatu begarrik gabe, ezta inori azalpenik eman gabe ere zure etxeko zaborrean dituzu. Izan ere, urtero, batez beste, etxebizitza bakoitzak 4000 euro inguru erabiltzen ditu janari erosketetan, baina laurdenak zaborrean amaitzen du, hots, 76 kilo inguruk (kilo erdia pertsona bakoitzeko, astero) gure zakarrontzietan amaitzen du. 

Ez dezazun uka, errealitatea da. Gainera, zaborrera botatzen den janari horren guztiaren € 80a erabil genezake inolako arazorik gabe. Gehien botatzen ditugun elikagaien artean honako hauek nagusitzen dira: ogi gogorra (izoztuta gorde edo goizean txigortu genezakeena); fruitu helduak eta berrestedatarekiko jogurtak, irabiatu batez gozatzeko birrin genezakeena. Edertasun-kanonek, antza, eragin handia dute gure kontsumo ohituretan eta ez dugu kolore, dirdira, tamaina edo formaz aparte besterik ikusten. 

Baina zer dakigu elikagai horien edukien inguruan? Mantenugiak, zaporeak, lurrinak, bere ehundurak −nutrizional-kalitateak− bera edo hobea izaten jarraitzen du. Beraz, zertan huts egiten dugu?

Bada, lehenik eta behin, gehiegi erosten dugu. Astean zehar jan behar/nahi duzuna planifikatu eta erosi behar diren elikagaien zerrenda egiten baduzu, oso janari gutxi bota beharko duzu zaborrera. Gainera, hozkailua gainkarga Gabe izango duzu eta, modu horretan ere, energia kontsumoa murrizteko aukera izango duzu.

Datekin ere nahikoa deskontrol izaten dugu. Ba al dakizu zein den iraungitze-data eta lehentasunezko kontsumo-dataren artean den aldea? Arren, ez bota zakarrontzira lehentasunezko data gainditu duten arrautzak! Bere ezaugarri organoleptikoak bermatu ezin diren arren, ez dute osasunerako inolako arriskurik.

Ez dugu behar adina kontserbatzen. Zer da hobekien mantentzen dakiguna: kontserbak! Orain, bromak aparte, hozkailuko zati hotzenean (behealdean) haragi eta arrainak gorde; erdialdean adibidez esnekiak; eta hotzetik babestuta, fruitu eta barazkiak tiraderan.

Anoak edo errazioak ere hobetu kalkulatu beharko genituzke. Zure gonbidatuei hainbeste kantitate zerbitzerakoan, antza denez, zure amonarekin oroitzen zara −familia-kontua edo izango da−. Gutxienez, esan nazazu txerrijanaz probetxu aterako duzula; soberako oilasko zatia hobeto da lasagna edo kroketetan, zaborrean baino.

Baina gehiegizko gastua, egia esan, elikadura-sare guztian zehar ematen da. Elikagai gehiegi ekoiztu eta garraiatzen da herrialde garatuetan bizi garen biztanleentzat, sarritan, aprobetxatzen edo berrerabiltzen ez direnak, eta soberakina, noski zabortegietan amaitzen da. Ekoizpenaren ia % 30a merkaturatu baino lehen botatzen da. Zu kontsumitzaile zaren heinean, supermerkatuan botatzen dena ere ordaintzen duzula jakin beharko zenuke: “ia” lehentasunezko kontsumoko data gainditu duten elikagaiak; hondatutako packaging-a (ez soilik jogurt irekiak, pack-etik banandutakoak baino baldintza perfektuetan daudenak ere bai); kolpatutako fruituak… Baita jatetxeetan botatzen dena ere: bukaezinak diren “big size” platerak eskatu eta ordaintzen ditugu, edo soberakinak eramateko tupper bat eskatzen dituenetakoa zara? Europak (90 milioi tona) eta Ipar Amerikak botatzen duten janaria, populazio gosetiarentzako 3 aldiz jateko emango luke. Garbi dago, eredu hau ez dela jasangarria. Zarrastelkeria txikiagotzeko, populazioari gutxiago zigortu eta kontzientzia piztu behar da. Milango Protokoloak, jasangarritasunean eta justizia sozialean oinarrituta, zaborrera botatzen dugun janaria erdira murrizteko helburua du. Hondakinik onena, sortzen ez dena! #NiAurreztaile naiz, eta zu? 

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #109 | 2016 Urtarrila

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: http://civileats.com]


Utzi iruzkina: