HELMUGA KAGAR

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2019-07-20 00:00
1

eatgirl 1563568082224

Alemanian, 30 minutu inguru hartzen du “de Repente a Kagar” joatea kotxez, eta ordubete oinez. Bilatu! Bilatu Google Maps-en. Eta zuk, hilabeteak daramazu udako bidaia antolatuz? Ala azken unekoa zara, bat-batekoa? Zarena zarela, ez ezazu izorratu beherako, min edo digestio-mozketa batengatik. Digestio txarrak zure oporrak suntsitzea nahi ez baduzu, adi oharretara.

Google Maps

Ura, ura eta ura edatea gomendatzen dut beti, baina ez edozein ezta nolanahi ere. Begien bistakoa den arren, edateko ona behar du izan. Zuntza eta probiotikoekin batera, idorreria saihesten du; baina egoera txarrean beherakoa eragin dezake. Baliabide nahikoak ez dituzten tokietara baldin bazoaz bi aukera dituzu: sistema ziurrak edo larrialdi-egoeretakoak. Iragazkiak: hondarrak gutxitzen ditu, eta protozoo eta bakterio ohikoenak ere bai (Salmonella, Shigella, E. coli). Ur-garbigailuak (kimikoak) bestelako patogenoak ere ezabatzen dituzte, birusak, esaterako. Eta ura irakiteak (3 minutuz) patogeno guztiak ezabatzen ditu, hepatitis A izan ezik. Beraz, arriskurik egotekotan, txertatzea izango da irtenbidea. Estutasun-unean aurkitzen bazara, hiru iragazketa-metodo gogoan izan larbak, arrautzak eta zikinkeriak kentzeko. Hondarra, egur- edo landare-ikatza eta ehun-gaiak dira, eta ura pixkanaka-pixkanaka filtratu beharko duzu. Lehenengo biak sartu pote edo poltsa batean eta txiki-zulatu (2-3mm), oihala zuzenean filtro gisa erabili, eta hirurak aukeran badituzu, batu: oihal-poltsa, hondoan harea eta ikatza gainean. Beti ere, gogoratu bakterioak eta birusak ez dituztela kentzen.

Beherakoaren kausa nagusiak dira: gaizki kontserbatutako elikagaiak jatea eta kutsatutako ura irenstea. Sarritan, iraungitakoak edo gaizki sukaldatutakoak jatean gertatzen da: arrautzak, arraina, haragia, mahonesa… Eta beste batzuetan, aldiz, osasungarriago jateak arriskuan jartzen gaitu (beti ukatuko dut hori esana). Hau da, jaki gordinak kontsumitzean (fruta zurituak, zukuak, entsaladak…) edota iturriko ura edatean (izotza). Kasu hauetan, botilaratutako ura edatea gomendatzen dut. Ahal izanez gero beiran, temperatura altuak plastikoaren A bisfenola urara isuritzen duelako (disruptore endokrinoa izan daitekeena). Bestalde, higiene pertsonala garrantzitsua da ere bai. Oporretan lasaitzen garenean, alde batera uzten dugu eta eskuak ondo garbitzea behar-beharrezkoa da.

Guztia gorabehera, gertatzen bada zure bazkariak ez du zertan izan behar: arroza, oilaskoa eta azenarioarekin, eta banana. Garrantzitsua da fibra, koipea eta ongailuak gutxitzea eta hidratazioa ziurtatzea. Kirol-freskagarriak ez dute balio ura eta gatz mineralak berreskuratzeko. Beraz, botika batera jo edo etxeko limonada prestatu: ura (1L), limoi edo anana zukua, bikarbonatoa (koilarakada bat), azukrea (bi koilarakada) eta gatza pixka batekin. Eta gutxinaka-gutxinaka hartu. Ez bada gelditzen medikuarenera joan.

Eta ez dut digestio-mozketa ahaztu. Digestioa bitartean tenperatura aldaketa zakarra ematen denean gertatzen da. Ez dira bi ordu itxaron behar. Beroa dugu eta odola digestio-sisteman biltzen da, hortaz apurka-apurka freskatu zaitez. Saihestu bat-batean urperatzeak edo edari oso hotzak irensteak; eta hartu fruitu freskoak, aukera paregabea dira eta.

Dena den, aukera baduzu bidaiatu. Bai! Salsipuedes (Argentinan, Kolonbian, Mexikon, Txilen, Uruguaien). Nahiz eta zure hurrengo helmuga, Kagar (Alemanian) edo Chicago (AEBn) izan!

 

EatGirl vs ItGirl 

WhatsApp  Telegram  Twitter  Facebook  Instagram   Ivoox   YouTube

 

 

Gazteberri Aldizkaria #150 | 2019 Ekaina (babesleak):

 
Gako-hitz: #bakteria #birus #beherakoa #idorreria #digestiomozketa #uda #ura #freshkatu #eatgirlvsitgirl #gazteberri #newpost #blog #blogger #blogpost #podcast #basquecountry 
Irudiak: Google Maps, iragazki (Lifestraw), Office 3D, Nerea Segura dietista-nutrizionista @eatgirlvsitgirl
 
Bibliografia:
  1. Garbitu eskuak momentu batean (Osakidetza)
  2. Filtros agua personal portátiles para equipamiento outdoor y senderismo (Travesia Pirenaica)  


Utzi iruzkina: