HASTA LOS HUEVOS

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2017-08-01 00:00
1

eatgirl 1508182269621

Behi eroen krisia (entzefalopatia espongiforme), hegaztien gripea (dioxinak) edota luzokerren kaka (E-colia) izan ziren lehenak. Azken urteotan, fruta eta barazkietan salmonella aurkitu da, aflatoxinak kakahuetetan, metil-merkurioa pangan, histamina hegalaburrean… ¡Hasta los huevos! Nahiz eta salmonella izan elikadura-intoxikaziorik nagusiena (ia-ia % 60a); egunotan fipronil aurkitu da arrautzetan, legez kontrako pestizida (intsektizida). Zer gertatzen ari da Europar Batasuneko mugetan? Nola saihestu? Eta ezin ditugu ahaztu elikadura-iruzurrak: etiketetan adierazi gabeko alergenoak, behi-produktuetan zaldi haragi-hondarrak aurkitzea… eta beste hainbeste. Edota EBko mugan gelditzen diren baztertutako elikagaiak (% 40 Asiatik iritsitakoak).

Jakinarazpen anitz inor ohartu barik gertatzen dira. Baina informazioa eskuragarri ez dugunean, zenbait hitzek kezkatzen dituzte kontsumitzaileak, bereziki alerta eta krisia hitzek. Elikadura-alerta, hau da, gaixo bat edo gehiagoren sintomak aparteko gorabeheraren susmoa emandakoan, krisi bihurtu leike ez bada ondo kudeatzen; kalitate, irudi eta ekonomikoki kalte izugarriak sortuz. Biztanleriaren hautematea zer esana du. Me importa un pepino pentsatu zuten Alemaniako agintariek, eta soiari errua bota ordez, luzokerrei erantsi zioten kaka. E-colia hesteetako mikrobiota onuragarriaren parte bada, nola liteke hain patogeno-arriskutsu bihurtzea? Esku artetik ihes egin zien. Garbitasuna da behar duzuna! Produktu freskoak garbitu eta kozinatutakoak 70º-tik gora prestatu, argudiatzen zuten; kontsumitzaileen axolagabekeriak arazoa areagotu zuela, zioten bitartean. Baina informazioa estali nahi izateagatik eman zen bereziki, ekoizleek garbitasuna elikadura-kate osoan ez zutelako bermatu. 

Beraz, trazabilitatea ezinbestekoa da: kontrolatzeko non eman den, zein elikagaietan eta arazoa zein izan den. Kutsadura-biologikoek arriskurik nagusienak dakartzate: aparteko salmonellaE-colibotulismo, anisakisa… ezagunak ditugu. Kutsadura-kimikoek, alertarik handienetarikoenak. Adibidez, merkurioa, modu naturalean dago ingurumenean, aldiz era organikoan metal astuna eta toxikoa da gizakientzat. Arrainek xurgatu eta haien koipetan pilatu egiten da; gero eta handiago izan, orduan eta kaltegarriago gizakiontzat. Lasterka buruan, panga; eskola-jantokietan debekaturik dagoena. Zer pentsatu ematen du! Kutsadura-fisikoak, ez dira hain ohikoak. Plastiko zati txikiak aurkitu zirenean txokolatezko produktuetan, esaterako. Legerik eza edota administrazioaren egiaztatze-falta? Kontsumitzaileok dugun informazioarekin lehenbailehen konpontzeko RASFF (Rapid Alert System for Food and Feed) sistema erabiltzen da EBn. Helburua: berriak une berean partekatzea erabiltzaileen ziurtasuna bermatzeko —ez dabil oso fino—.

Nola saihestu? Aurten arrautzekin erraz duzu: Eko eta 0 km-koak kontsumituz, ustiapen estentsibokoak (tradizionala), ez duzu arazorik izango. Hori bai, ekoizleek okerrago dute: nahiz eta arazoa Herbehereetan eman, ondorioak EBko ekoizle guztiek jasatzen dituzte. Kontsumitzaileengan sortutako beldurrask, ziurgabetasunak… salmentak gutxitzen ditu. Behin zabalduta, ez du konponbiderik. Gogoan izan, alertak gertatutakoan are gehiago ikuskatzen direla produktuak. Lasai gozatu patata-tortillaz hondartzan (hori bai, ondo kozinatuta eta hoztuta eraman). On egin!

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook

GAZTEBERRI #128 | 2017 Abuztua


Utzi iruzkina: