GLUTEO INTOLERANTZIA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2014-03-01 00:00
1

eatgirl 1508614260435

Orain zeliakoa izatea modan dago. Nork uko egin lezake Victoria Beckham, Lady Gaga, Miley Cyrus edo Novak Djokovic-ek bezala jateari? EEBBetan eta hainbat kirolarien artean glutenik gabe jatea modan jarri da.

 

Aldizkaria irekitzean, orrialdea azkar pasatzen saiatu naiz; irrati eta telebistako-kanalak aldatu ditut... baina jada honek gainditu nau: albistegiak informazioa “kentzen”? Hau bai, aberrazioa. Nire asmoa, berria pasatzen uztea zen, hari zabalkunde gehiagorik ez emateko. Baina, egun hauen bonbardaketaren ondoren, glutenik gabeko dieta uda honetan #TT-a bihur dadila, saihestu beharra dut.

Zeliakoa izateak gaixotasun kronikoa onartzea dakar, bizitza guztirako. Egunez egun glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitu beharra dakartzan intolerantzia da. Hausteak txikiak izanda ere, ondorioak ditu osasunean: heste-biloen galtzea; eta odoleko antigorputz espezifikoko presentzia. Behin ezarrita tratamendua, zeinuak eta sintomak desagertzen dira.

«Arin sentitzeko behin betiko dieta: kilo gutxiago, digestio hobea», hala dio, osasunan espezializatuko ikuskatze baten portada. Gomendio honen egilea, glutenik gabeko elikagai-enpresa baten langilea da. Hari buruzko merkataritza-interes baten bat egongo da? Komunikabideren bat ere haren oihartzuna egiten du: «Nutrizionistek ziurtatzen dutenez, ez bada kontsumitzen, gorputza desintoxikatzen da eta kilo batzuk gal daitezke», ariketa eraginkorragoa delako eta urak azkarrago hidratatu eta garbitzen duelako. Zer lerdokeria sorta (barkamenarekin), goazen pixkanaka aztertzera…

Gure artean gera dadila, ni zeliakoa naiz, duela 20 urte diagnostikatutakoetakoa. Baina jakina! orain modan nago. Cool-ena Pintxo-Potea ia ezin probatzea da! —ironia mode on— Hala ere, nork uko egin lezake Victoria Beckham, Lady Gaga, Miley Cyrus edo Novak Djokovic-ek bezala jateari. Glutenik gabe jatea «EEBBetan, Kanada eta kirolarien artean, modan dago». Komunikabide batzuk, alegazio “zientifiko” bezala darabilte. Hona hemen, milioiko galdera: elikadurako glutena kenduta argaltzen al da?

Etxea teilatuagatik ez hasteko, lehena argitzea da zer den glutena. Zereal batzuetan dagoen proteina begetala da: garia (kamut, espelta), zekalea, tritikale, garagarra (malta) eta oloan; ura gehitzerakoan, elastikotasuna eta harrotasuna ematen dizkie masei. «Gaurko gariak (genetikoki aldatuta) intsulinaren aurkako erresistentziari laguntzen dio. Beraz diabetesa eta gizentasun-handiagotzearekin erlazionatzen da» hala argudiatzen du W. Davis Doktorea (dieta honetako sustatzaileen bat). Eguneko elikaduran findutako zerealeen gehiegizko erabilera, ondorio hauek izan dezakeen zalantzarik ez da sartzen; baina edozein zereal erabilita gertatzen da. Zeinagatik populazioarentzako nutrizio-gomendioak oro har, azpimarratzen dutela bihi osoko zerealak erabiltzeak.

«Gure dietatik kanporatzen badugu beherakoak, urtikaria edo nekea saihesten ditu». Bai noski, hauek ohiko sintomak dira zeliakoetan bere aurre-diagnostikoan. Baina ez dira nahita-nahiezko sintomak, eta ez dira gaixotasunaren esklusiboak ere ez. Beste intolerantzia batzuetan (laktosa/fruktosan), edo ohiko patologietan (infekzio birikoetan) gerta daitezke.

Bere erabilerarako ematen dituzten arrazoiketak: 1) «Bizitza osasungarriagoa egiten da», ez nahitaez. Glutenik gabe ez dakar ez erretzea, ariketa egitea edo produktu landuegiak kontsumitzeari uztea. 2) «Glutena karbohidrato finekin lotuta dago». Glutenik gabeko produktu espezifikoetako konposizioa ezagutzen duzue? Ez dute nutrizio-konposizio bera, baina askoko ezusterako, koipe-kantitate gehiago daukate. Eta azalpen erraza du: glutenik gabeko ogi bat landu nahi badut nola ematen diot elastikotasunik, harrotasunik? Koipea, gantza, arrautzak edo beste substantzia batzuk erantziz. Gainera gehien erabiltzen den zereala artoa da, eta beste zereal batzuekin konparatuz eduki koipetsuagoa du. Beraz, EZ du inongo zentzurik dieta argalgarri bezala.

Glutenik gabeko dieta dakarrena benetan dakigu? Sekretua EZ dago masan soilik. Bere jarraitzaile gehienek, elikaduratik produktu bereziak baztertzera mugatzen dira, besterik ez. Hau da, irinen bidez egindakoak: ogia, pasta, pizza... Baina landutako produktuen %80k, ezkutuan eduki dezake. Elikagaien manipulazioa, beste alderdi askoren artean, kontuan izan behar da. Eta noizean behingo hausteak ezin dira onartu... Erosketako saskia garestitzen da, elikagai batzuk aurkitzen zaila da; azken finean, eguneko elikadura asko mugatzen du. Eta ondorio bezala, nutrizio-gabezia batzuk ager daitezke. Baina honek liburu bat idazteko ematen dit.

Esatera nihoana, zenbatek jarraitzen diote glutenik gabeko dietari benetan? Benetan zeliakoak direnak. Beraz, toleranteago izan zure gluteoekin, eta ez dezazun glutenik jateari utz intolerantea ez bazara.

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #98 | 2014 Martxoa-Apirila

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: https://imgur.com/gallery/UgdmHFA] 


Utzi iruzkina: