GANTZAK DANTZAN

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2017-01-01 00:00
1

eatgirl 1508249370581

 

«Tómate un respiro. Toma un…» edo «Leche, cacao, avellanas y azúcar» entzun bezain pronto, iragarritako produktuak burura datorkizkizu. Mota horietako produktuak izan ziren polemika mukia piztu zutenak. Elkarren arteko antzik al dute? Azukrea, landare-koipea, kakao eta esnea, oinarrizko osagaitzat. Stop! Etiketatzeak aldaketak izan ditu. 2014. urtearen amaieratik olio eta koipeen jatorri botanikoa zehaztu behar da —palmondo-gantza, kasu horretan—. 2016. urteko abendutik nutrizio-informazioa ematera behartuta daude: koipe eta gantz-azido aseetako erabateko kopurua, eta hidrogenazio mota (partzial edo erabatekoa den); hala ere, trans gantz-azidoak —kaltegarrienak— salbuetsi geratu dira.

Jaten duzunaz kontziente zara? Elikagaien industriak txerri-gantza edota gurina erabiltzeari utzi zion (asetuak eta beraz, itsaskor), gaixotasun kardiobaskularrekin zuten zuzeneko erlazioagatik. Landare-olio hidrogenatuengatik ordezkatu ziren (likido koipea sendotara eraldatutakoa, giro-tenperaturan), trans-koipe eduki altuarekin —sendabidea konponbidea baino okerrago denean—. Eta azkenik, palmondo-olioa aukeratu da. Afrikar-palmondo (Elaeis guineensis) datiletatik ateratakoa nagusiki saturatua da (% 45-55a), hiperkolesterolemiantea, beste landare-olioekin alderatuta (oliba % 27, koltza % 8) —baina, jatorri begetalekoa denez, ontzat dugu—. Guztia gorabehera, munduan gehien kontsumitutako olioa da; eraldatutako bi produktuetatik batek dauka: margarinak, gailetak, opilak, snack-ak (izozkiak, aperitiboak, txokolatedunak), pizzak, aurrez prestatutakoak… baina baita moldeko ogia, ogi txigortuak, gosariko zerealak… ere —egunero kontsumitzen dituzu—. Hautabideak? Nutrizionalki oliba-, arto-, ekilore-oliioak… aukera hobeak dira; baina sukaldaritza-mailan horrek: testura eta igurtzea errazten ditu, frijituei hobeto eusten die eta bere azkeneko prezioa txikiagoa da. Gastronomia eta nutrizioa bateratzea, ezinezko misioa dirudi. Teknologiak oraindik ez du konponbiderik aurkitu. Europar Batasuneko adituek ohartarazi dutenez: landare-olioetako kontsumoak, temperatura altuetara finduta, osasunerako arriskutsua izan daiteke. Eragina balioesteko ikerketak egiten ari dira.

Baina kontu hori ez da hemen amaitzen. Produktu horrek desnutrizio-tasak kontrolatzera lagundu zuen bere jatorriko herrialdeetan; baina munduko eskarien handiagotzearekin, ekoizpen kontrola galdu dute. Elikagaien industriaz gain, garbiketa-produktu (xaboia, detergente), edertasun-produktu (kosmetiko, kremak, hotz-pasta), kandelak (argizaria edo parafina ordezkatzeko), eta gaizki deitutako bioerregaia egiteko —deforestazioa larriagotzen du—, erabiltzen da. Indonesiak eta Malaysiak % 80a ekoizten dute, Brasil, Papua Ginea Berria, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kanbodia eta Laos-ek, gainerakoa. Lehen kakao-landak, kokoa, kautxua edo oihantsu zirenak, suntsitu, erre eta palmondo-oliontziak landatzen dira —indigenak alde batera utzita—. Urtero 10 milioi baso- edo euri-oihan-hektarea baino gehiago desforestatzen dira, berotegi-efektuko gasen % 15 igortzen dute, pestizidak eta ongarriak kontrolik gabe darabilte eta lan-egoera txarrak ezkutatzen dituzte. Greenpeace edo WWF-a bezalako erakundeak urteak eman dituzte hura salatuz. 2008an RSPO (Roundtable on Sustainable Palm Oil) ziurtagiria aurkeztu zen, ekoizpen iraunkorra bermatzeko. Baina merkatariek, ekoizleek, bankuek… sortutako marka, kontsumoa handiagotzea du helburu bakarra, bio-bilgarri baten azpian.

Horiek kontsumitzeari uztea pentsatu baduzu, ez dut uste boikota konponbidea izango denik; beste olio batzuen lorpenek lur-azal handiagoak eskatzen dituzte-eta. Baina kontsumitzaile bezala azken erabakia zure esku dago! Osasuntsu-produktuak, bertakoak, hedagarri ekoizpen-metodoak erabiltzen dituztenak, eta langileen eskubideak bermatzen dituztenak eskatu. Azkarra eta merkea dena, luzarora garesti irteten ohi da-eta!

 

Blog  YouTube  Telegram  Instagram  Twitter  Facebook 

GAZTEBERRI #121 | 2017 Urtarrila

INFO7 #4 | 2017 Urtarrila entzungai duzu

Bibliografia:
 
[Irudia: https://www.renovablesverdes.com/como-la-avaricia-de-las-multinacionales-para-con-el-aceite-de-palma-consigue-destruir-bosques-enteros/]


Utzi iruzkina: