FUR-BOLA

eatgirl 1513185310274 EATGIRL vs ITGIRL | 2018-06-27 00:00
3

eatgirl 1530013909249

Podcast!

 

Errusiako Mundiala hasi da. Estreinaldiko sarrerak denbora eskasean agortu ziren. Baina perutar batek 25 kilo lodituta bere selekzioaren debuta ikustea lortu zuen. Miguel, 24 urteko gaztea, txartelik gabe geratu zen; eta bere azken itxaropena sarbide bereziko sarrera lortzea izan zen. FIFAk higikortasun txikia edo aniztasun funtzionala duten pertsonentzat lekua gordetzen baitu; gizentasun morbidoa (IMC = 35 kg/m2), esaterako. Beraz, hiru hilabetetan, gutxi gorabehera, soberako 175.000 kaloria jan zituen helburua lortzeko, partidu bakarra ikustea. Dioenez, sasoian mantendu zen egunero igeri eginez. Baina bat-bateko pisu igoera ondorio larriak dakar, gaixotasun kronikoak bitarteko, askotan itzulezinak direnak. Sindrome metabolikoa, hipertentsioa, diabetesa, gaixotasun kardiobaskularra, apneak… Ez dut uste haren ekintza gogoangarriak zekartzana benetan zekienik, baina bere osasuna zaharberritzea pentsa dezala espero dut. Furfuriak noraino eraman diezazukeen! —furbolaren bitxikeriak—. Egia esan, berriak jokoz kanpo utzi ninduen. 

+

+

 

=

Futbolzalea bazara adi! Munduko txapelketa jarraitzeak zure osasuna kalte dezake eta kilotxo batzuk gizentzea eragitea, gehiago axola zaizula. Ondo pentsa ezazu. Lagunekin etxean edo tabernan batzen zarete. Patata minak eta garagardoa eskatuta daude. Partida hastera doa, jokalariak zelairatzen dira. Barruan daramazun entrenatzailea azaleratzen da; gosea ere bai. Afaritako pizza edo burgerra? Eta beste garagardo bat. Arbitroari errurik ez bota. Pase eta pase bitartean oliba batzuk, eta… garagardoa, noski. Alboko sakea, zelako sarrera egin dion. Falta. Jokalariak aldaketa eskatzen du. Pipa batzuk, mesedez! Aurkako taldearen defentsa, sasoian da. Kornerra. Prest! Bota, erdiratu eta goool. Goool-goool-goool. Honek tragoa merezi du. ¡Viva Rusia! Oihuka genezake; ez da izango guarrindongadak faltagatik. Eskerrak partidua amaitu den. Nerbioak direla eta, estutasunagatik edo sabelkeriagatik, baina 2000 kaloria jan dituzu 90 minututan. Egia da iragarkiek jan eta edatera bultzatzen zaituztela —babesle ofizialak aztertu besterik ez duzu: freskagarri tipikoa, garagardo famatua eta salduen burgerrak dira—; baina borondaterik ezak, hilabetean laupabost kilo hartzea dute emaitzatzat.

Euskal Selekzioaren hautatzaile berria nauzue —bai, ni neu izendatuta—, bertakoak aukeratzea bere oinarria duelako. Gure hasierako hamaikakoa argi izan: barazkiak eta frutak aurrelari; ale integralak, haziak, lekaleak eta fruitu lehorrak erdilari; jogurtak defentsan; arrautzak, arrainak eta oliba-olioa hegaleko; eta ura atezain. Haragiak aulkira bidaliko ditugu, noizbehinka parte izaten utziz; eta lesionatuen zerrenda luzeegia da: alkohola, litxarreriak… betikoak. Aurrekontu ona izanda, denboraldia biribildu dezakegu ekologikoak fitxatuz. Dena den, garrantzitsua da aldaketak egitea sasoi bakoitzean: neguan energetikoagoak hautatuz eta udan urtsuagoak. Ekipamenduaren koloreak, ortzadarrarenak. Eta funtsezkoa, elikadura egunero ondo entrenatzea. «Futbola horrela da, batzuetan irabazten da, beste batzuetan galtzen da eta beste batzuetan berdin-du».

EatGirl vs ItGirl

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri Aldizkaria #138 | 2018 Ekaina (babesleak):
Info7 Irratia | 2018 Ekaina (babesleak):

 

 
Gako-hitz: #eatgirlvsitgirl #futbol  
Irudiak: giphy...
 
Bibliografia:
  1. 2018 FIFA World Cup Russia
  2. El Bocón: Hincha peruano engordó 25 kilos para viajar a Rusia 2018 by Valeria Sánchez
  3. Informe de Top Doctors


Utzi iruzkina: