EKOZIENTZIA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-10-01 00:00
1

eatgirl 1508192308172

«Klima aldatuz doa. Elikadura eta nekazaritza ere bai» da aurtengo Elikaduraren Munduko Egunean erabilitako leloa. Tamalez, egun hori ospatzen jarraitu behar dugu; 1000 milioi pertsonak gose direla erreibindikatzen jarraitu behar dugu. Ba al dakizu horrek zer esan nahi duen? Ez dakigu ez zuk, ez nik! Krisiari buruz hitz egiten dugun bitartean, hura alde batera utzita jokatzen jarraitzen dugu: euskaldunok 130 janari-tona inguru botatzen ditugu zakarretara urtero; 200 euro hilabetero pertsona bakoitzeko −horrela hobeto arduratuko zara−. Urte hasieran erran genuen: «hondakinik onena, sortzen ez dena» da. Zure pentsaera imajina dezaket, zer egin dezakezu zuk kontsumitzaile gisa? Europak bla-bla-bla, politikariek bla-bla-bla, ondokoak bla-bla-bla... errua beti besteek dute. Barka eske ez hasi eta ekoaktibatu zaitez! Zure ekintzen ondorioez jabetu!

Aztarna ekologikoa murriztu. Elikagai-ekoizpenak baliabide naturalen erabilera dakar (lurzorua, ura...) edo ez hain natural. Ba al dakizu zenbateko baliabideen erabilera eragiten duzu? Abelzaintzak, adibidez, behar du: zuhainaren laborantzarako eta artzaintzarako lurra; zuhainerako ura eta animaliak berak behar duena. Bestalde, nekazaritza-berotegi-efektuko bi heren igortzen ditu eta metanoren (CH4) ia % 80a. Egoskariek, proteinak ematen dizkigutenek ere bai, ura eta lurzorua behar dituzte soilik laborantzarako. Zekor kilo batek 15400L ur eta 60 m² lur behar dituen bitartean; dilista kilo batek 5800L ur eta 25m² lur behar ditu −2016a, Lekaleen Nazioarteko Urtea−. Haragia jateari utzi beharko zenuke? Ez. Baina gutxiago jateari ekin diezaiokezu (zure osasunak eskertuko dizu) eta  baita bereizi ere, abelzaintza intentsibo eta “tradizionala”-ren artean −lurzorua era naturalean ongarritzen duenak eta gas gutxiago igortzen dituenak−. Hala ere, haragi-kontsumoa handituz doa. Murrizteko garaian zure merkatuko aukerak garrantzitsu dira. Begira zure jaki-toki eta hozkailuko fruitu eta barazkiek, kolpe, orbain edo anormal-formarik dute? Edo txukun, tamaina eta kolore antzeko eta distiratsuak dira? Zure elikagaiak horrela distira dezaten, “akastun” guztiak baztertu dira ortuan, lonjan eta supermerkatuan. Beren estetika ez du euren zaporea edota kalitatea bermatzen. Bertako produktuak erabiltzen dituzu? Kilometro gutxiago dabiltza, poluzioa saihestuz. Birziklatutako ontziak erabiltzen dituzten produktuak erosten dituzu? Ziurrenik horri arretarik ez diozu jarri!

Erosketak berrerabili. Zaborrean bukatzen dituzten elikagaien % 50 fruituak eta barazkiak dira, eta haragiak eta arrainak (fresko edo prestatuta) beste % 20. Ba al zenekien, deskonposizioak produzitutako metanoa CO2-a baino 25 aldiz kutsakorragoa dela? −produkziorako erabilitako errekurtsoaz gain−. Bota baino lehen, berrerabili. Kuia bateko pipak txigortu eta lagunekin “pipeatu”; haragia birprestatu eta lasagna-betegarrian bihurtu; bigundutako barazkiak birrindu −amonari galdetuiozu, asko daki eta−; kafeko hondarrak landare-ongarritzat erabili; landare buruak berratera (tipula, baratxuria, uraza, anana)… Ontziak berrerabili. Jogurtak kristal-potoan erosten badituzu, flaskoa gorde eta tupper gisa erabili. Areago joan, botea jango ez duzun janari-anoaz bete eta hozkailu solidarioan utzi ezazu!

Zure zaborra ez bota, birziklatu ezazu. Prozesatu gabeko elikagaiek txerri-jana edo konposta gisa balio dute; Isurbidetik botatako landare-olioaren (oliba, artoa) litro bakoitzeko 1000 litro ur kutsatzen dira, “puntu garbian” utziz gero garbitzeko xaboia bihur daiteke; 8 kutxa-zerealekin liburu bat osatu daiteke eta 80 latorrik bizikleta-hagun bat eratzen dute… zure zaborrak nire erosketa-saskia bete dezakete.

Argi dago gure elikadura-eredua ez dela iraunkorra. Produzitutako elikagaien herena, alferrik galtzen da. Zarrastelkeria saihets dezakegu? Janaria zakarretara noiz bota zenun azkeneko aldiz? Ez da ahal izatea edo ez izatea, herritar betebeharra baizik! Jabetu zaitez, zure ekologia-aztarna garrantzi handia du!

 

Honen harira, "ERRAUTSAK" abestia, gomendagarria! by @bigerabide & @gorkaurra

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #118 | 2016 Urria

 INFO7 #1 | 2016 Urria entzungai


Utzi iruzkina: