EGUZKI-EKLIPSE

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2015-03-01 00:00
1

eatgirl 1508610466099

Goizero begiak zabaldu, zure gorputza sukalderaino arrastaka daramazu, ta kafea prestatzen duzun bitartean irratian: «fronte hotz batek, zaparrada giroa eta tenperaturaren beherakada dakar»; berri txarrak, datozen egunetarako euria iragarri du Euskalmetek. Beste behin, egun grisak Euskadin !! Sare sozialak ireki ta eguna ez du hobera egingo: «Ez dut onartuko, grisa kolore itsusitzat, egunon»; «Zure eguna grisa hasten badu, kolorez bete ezazu»... esaldi motibatzaileak alde batetik eta bestetik. Benetan, uste dute?

Sarritan, sanitarioak osasunari buruz hitzegiten dugunean, gomendioak diktatzen ditugu: zain ezazu zure pisua, egin ezazu ariketa fisikoa, erretzeari utzi eta alkohola saihestu; baina eretan huts egiten dugu. Debekuak «erakar»-tzen du eta erruak ez du laguntzen. Gaixotzearen beldurretik biztanleria hezitzen saiatzen garenean, oker gaude. Osasuna ez da soilik elikadura, jarduera eta faktore toxikoen batuketa; aldeko ingurugiroa behar izaten du, ere bai. Eta hemen da non eguzkitako argiak esanbeharreko handia duten, gure aldarteari eragiten diotelako.

«Euri tanta batek apaindu zuen uhinez putzu bat, lausotu zituen pixkanaka bertako errainuak. […]; egiaren bila nenbilen ni, urezko ispiluan» Beñat Igerabide-k abesten du irratian, artikulua idazten dudan bitartean.

Euskadi-n urtaroko depresioa sufritu genezake? Eguzki-izpiak serotonina ekoizpena estimulatzen du: burmuineko jarduera sustatu, loa eta gogo-aldartea hobetzen duen substantzia; beraz egun euritsuak, ez digute laguntzen. Udaberriak esposizio handiagoa ekartzen du, beraz, ongizatea. Beno, udaberria diona uda dio !! Bestalde, eguzkiarekiko esposizioa, ezinbestekoa da ere hezur-osasunerako; bitamina D-ren ekoizpen endogenoa sustatzen duelako.

Eguzkia ezin dugunez espero !! Elikadura, zorion hori eman liezaguke? Argi dago elikadura desorekatua: nekea, suminkortasuna, urduritasuna, konzentraziorik eza edota depresioa, eragin dezakeela. Beraz, bai, elikadurak zoriontasuna ematen du. Egia da, kafeak goizero aktibatzen zaituela baina, zer gertatuko litzateke umore txarrez altxatuko bazina? Bizkortu, hau da, okertuko lukeela. Hasiera batean zu aktibatzen zaituena, denbora gutxian «beherakada» ematen dizu. Hala ere, txokolate beltzaren kakao ekarpenak ez du inoiz huts egiten gogo-aldartea kontuetan; banana, almendra edota pipak bezala. Gorka, horrek ez du esan nahi egunero txoko-banana askaldu behar duzunik.

Egunero jaten ditugun elikagaietan arreta ipintzea oso garrantzitsua da, bereiziki, gure umorea egonkortzen dutenetan; «ohartu gabe noranzkoa aurrez hautatu behar dela» jarraitzen du abestiak. Horrela bada… Esnatu. Anana ta yogurta olo-zahiarekin gosaldu. Bizkortu. Intxaur eta pipa batzuk mokokatu. Argi asko duen lekuren bat bilatu. Arnastu. Presta itzazu tomate-entsalada, txitxirio-platerra eta laranja bat. Une zoriontsuak gogora ekar itzazu. Ogi-txigortu indioilarrarekin hartu. Masaje batean inbertitu. Izokin eta ahuakateko tartar-az gozatu. Atseden hartu… Elikagai hauek eta beste batzuk, prebentzio-mantenugaiak ematen dituzte egunean zehar. Antidepresibo naturaltzat har ditzazkegu. Baina ez ahaztu ingurugiroa… Ireki ezazu zure leihoa. Goizero, irribarre egin :D …

Gora bihotzak !!

 

Entzun "Euri Tanta" abestia, by Beñat Igerabide 

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #104 | 2015 Martxoa-Apirila

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: https://giphy.com/, http://www.eitb.eus/es/eltiempo/]


Utzi iruzkina: