EATTREND

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2016-11-01 00:00
1

eatgirl 1508503735060

Noiz izan zen zure lagunekin bazkaltzeko edo afaltzeko geratu zinen azken aldia? Ostegunean? Aurreko asteburuan? Gosaria, hamarretako-hamaiketakoa, bazkaria, askaria-merienda eta afariak demodé daude. Gaur egun, brunchdrunch eta brinner-ak modan daude. Ingelesetik hartutako terminoak dira baina, gure kaleetan oso barneratuta daude berritzaileenen artean, behintzat. Ez dakizu zeri buruz ari naizen?

Brunch hitzak, adibidez, breakfast (gosaria) eta lunch (bazkaria) otorduak batzen ditu. Eta harekin: smoothiemuffincupcakecrêpepanquequequiche-lorraine eta arrautza olioizartuak goizetan kontsumitzen hasi zenuen; jendeak sukaldatzera bultzatu zuen (gozo eta gustagarriak balira). Berandu altxatzen zaren egunetarako perfektua! Eta betiko esnea zerealekin, noizko? Drunch hitzak dinner (afaria) eta lunch (bazkaria) otorduak batzen ditu. Egia esanda, betiko afari-merienda da. Baina, dirudienez, xarmagarriagoa da drunch batera gonbidatua izatea pintxo-potera baino, antza handia duten arren. Sandwich, pintxo edota errazioez osatuta dago, freskagarri, garagardo edo ardo batekin lagunduta. Horrexegatik, batzuek drunk eta lunch hitzen batuketa dela diote; non bazkari urria jan eta alkola gehiegi edango den. Dena delakoan, arratsaldea afterwork lagunekin egoteko aitzakia ona da. Brinner hitzak breakfast (gosaria) eta dinner (afaria) otorduak batzen ditu. Ez! ez da goizeko ordu txikitan geratzen jateko, gauean baizik; foodie-n azkeneko joerak, gosaria afaltzera eramango zaitu. Jatetxeen eskaintza, oso erraza: esnea zerealekin —azaldu dira—. «Gosaria eguneko otordurik garrantzitsuena bada», osasuntsua izango da! Barkatu, baino ez du zentzurik. Gose-aria egitea, jangura arrazoia bada, x ordu lo egin ondoren barauari amaiera emateko da. Aldiz, oroimin eta modernotasuna nahasten dituen vintage joerak: ez du inongo sukaldaritza-trebetasunik eskatzen eta gainera, azukrea jatera gonbidatzen zaitu.

Elikagarrien iturri dira zerealak, laboreak? Zuntza, B-taldeko, D, E bitaminak eta kaltzio, burdin, magnesio mineralak dituzte. John Kellogg sendagileak (Zazpigarren Eguneko Eliza Adbentistakoa zena, beraz, begetarianoa), erregimen zorrotza asmatu zuen zuntzik eta bitaminarik ezak erangidako urdaileko gaitzetarako: corn-flakes-ak. Sukaldaritzako akats batetik sortu ziren, non esnea eta fruitu moreekin nahastuta, gaixo askoren gosarian bilakatu zen. Gosaltzen dituzun horiek berak? Ez! Bere salmenta ez zen handitu Will Kellogg (bere anaiak) azukrea gehitu zien arte (1906. urtean), eta osasungarriak izateari utzi zioten. Tabernetako azken mugimendua: forma bitxikoak eskaintzea, herri askotakoak (EAB, Japonia, Taiwan, Argentina…), ospetsuak direnak telesailetan agertzen direlako, eta koloragarri askoz maneatuta saltzea da; baina, hain finduak daude, ezen zuntza, bitamina eta mineralak ez dituzten. Integralak? Aurki ditzakezu, aukera zabala da, baina ez dira kontsumituenak. Behi, ardi edo ahuntza esnearekin nahastea ohikoena da (arrosa, urdin, orlegi tinduez koloratuta ere bai); edota fruitu-zuku, irabiatu, natilla edo izozkiarekin. Edari begetalak aukeran ere: koko, txufa-edariak; eta taberna osasungarriaren itxura egiteko dituztenak: oloa, alpiste-edariak… —baietz iraungitze-data pasa eta bota behar dituztela—. Eta gutxi balitz, topping-ak gehietzea gomendagarri: sirope, eztia, esne kondentsatu, cookie, txokolate, gozokiak…  azukrerik faltan ez izateko; Ah! Eta fruta ere bai —baietz topping kontsumituena dela!—.

Zergatik deitu jarraitzaileei zereal-hunters, zereal-lovers, zereal-killers? Killer-zereal hauek goxokiak badira! Ekin dieziogun berriro: 12etan muffin-a (madalena) jaten baduzu, 19etan zurito ta pintxo pare bat, eta 22etan zerealak esnearekin Millennial-ek noiz jango duzue bene-benetan? Nahiz eta produktuek landuta eta osasungarriagoak iruditu, fast-food berria da. Noizko frutak eta barazkiak?

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #119 | 2016 Azaroa

Bibliografia / Bibliografía:
 
[http://www.traveler.es]


Utzi iruzkina: