BLACK FRIDAY... OHITURA!

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2014-11-01 00:00
1

eatgirl 1508172912736

Jordi Évole-k twitter-ean astebukaera honetan idatzikoa: «Nire amak #BlackFriday-eko eltzeko tipikoa prestatuko du gaur. Zein polita den, gure #ohiturak mantentzea» @jordievole.

Ostiral Beltza bezala itzuliko genukeena, Esker-Emate egunaren aurreko eguna da eta Eguberriei hasiera ematen diona. Kondairak dioenez Filadelfia-ko herritarrek, jaieguna familiarekin pasa ostean, etxera itzultzen ziren ostiralean. Eguberriak antolatzeari begira, opariak erosteko aprobetxatzen zuten; errepide mugakideetan zirkulazio-arazo larriak eraginez. Ondorioz, poliziak ezarri zioten izena. Urteak pasata, Filadelfia-n (eeez PI-LA-DEL-PIA-n) sortu zenekoa, gure herrira iritsi da: erosketen sukarraren abiapuntu ofiziala bilakatuz. BEZ-a kenduz, ordutegi bereziak zein beherapenak eskeiniz, gabonetako kontsumoari hasiera ematen da.

Eguna ez du inor axolagabean uzten!! Batetik, AEBetako tradizio kontsumistak, gureak egin behar ote ditugu? Holako ekitaldiak, merkataritza bultzatzen al du? Dirua aurrezten baimentzen digu? Bestetik, gabonak, gure tradizioa al dira? Zuetako zenbatek zarete kristauak eta zenbatek ospatzen dituzue? Ziurrenik, bigarren erantzuna goranzko ugaritzen dela. Beraz, question-eko quiz-era goaz. Sineskorrak izateari utz gaitezen: gehiengoa eta gure posibilitateren barruan, data hauetan ohikoa baino gehiagoko kontsumoa egiten dugu, elikaduran ere.

Aurreko egunak laneko bazkariekin hasten dira (erne: alkoholak hondamenak eragiten ditu eta, aldendu zure nagusiatik); ikastola, instituto edo unibertsitateko afariekin (errua Facebook-ak du); eta Santo Tomás egunarekin, gure Black-Friday partikularra. Ez zaitez harritu, baserritarrak aldiro errenta ordaindu behar zioten erabilitako lurren jabeari, eta San Martin egunetik Santo Tomas egunerarte epea zuten. Beraz hirira jaitsi, euren produktuak merkatuan saltzen zituzten; eta lortutakoarekin, zorrak ordaindu eta erosketak egiten zituzten. #Ohiturak… bai, bai, bere funtsa mantentzen dugu.

Oraindik ez gara hasi eta jada gehiegikerien errudun sentitzen gara. Akzio sozialak azaleratzen dira!! Ez nazazue gaizki ulertu, ez nago haien aurka: Elikagai-Bankuei janariak ematea, bere apalategiak betetzen ditu urteko lehen hilabeterako; edota atzerriko familia bat gure etxera bazkaltzera gonbidatzea, SOS Arrazakeria proposatzen digunez gero, haiek ezagutzera laguntzen du (bere jatorriak, beharrak, migratzearen zergatia eta harrera nolakoa izen den). Sinbologiaz betetako ekimenak dira, baina haietaz oroitzen al gara gainerako urtean? Gainerako egunetan?

Iritsi dira irrikatutako familia bilerak. Nola ez, mahai baten inguruan!! Turroia, polboroiak, bonboiak… noizbehinka kontsumitzea, ez du arazo handiagorik. Gainera, hainbeste oroipen dakartzate!! Oroipenei hitz eginez, gogoratzen al duzu noiz probatu zenuen lehenengo aldiz Suchard turroia? Ez!! Duela hilabete batzuk, oraindik txankletetik zindoazela!! #Ohiturak!! Asteazkena Gabon gaua, osteguna pintxo-pote… Eguberri, esan nahi nuen!! Asteburua. Asteazkena Urtezahar gaua, osteguna pintxo-pote… Urte-berria diot!! Gehiegi, gehiegi, gehiegikeriak…

Zer ez zenuen jan behar, esango nizuela pentsatzen bazenuen, oker zeunden!! Urtarrilaren 1-ean arrangurak iristen dira: ezer balio ez duten promesak. Ez dakit urte honetan erretzeari utziko duzun; ingelesa ikasiko duzun (yes, we can!!); edo gimnasiora joango zaren… baina 2015-eko Gazteberri-ren lehen zenbakiari adi egon zaitez, zure asmo bat lor dedazun lagunduko zaitut: #Dieta-k saihesten!!

Oraingoz soilik aholku batzuk: Egin itzazu zure erosketak merkataritza lokalean, «nire/zure gastua, zure/nire diru-sarrera da»; Mahai inguruko topaketak aprobetxatu, ekitaldi sozial/familiar garrantzitsuak dira. Eta azkenik, goza ezazu #Ohituraz!! Urte Berri On ;P

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #102 | 2014 Azaroa-Abendua

Bibliografia / Bibliografía:
 


Utzi iruzkina: