AI AMA! NIRE AURPEGIAK PAELLA DIRUDI!

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2012-05-01 00:00
1

eatgirl 1508619122358

Zu eta bion artean, arrunta da nerbioek pikor gogaikarriren bat loratzea hitzorduren baten eraginez

Azkenik larunbata iritsi da !! Aste osoa daramat korridoreetatik ikusiz, eta gaur geratu gara. Zer jantziko dut? Horrela gustatuko natzaio? Zer nerbio!!... Oh ez!! Ezin liteke, zer da hau? Bernazaki bat? Nire aurpegiak Valentziako Paella dirudi!! Gaur izan behar zuen? Hau niri pasa zekidakeen soilik!!

Lasai, estatistiken arabera, zuri eta akne-arazoak jasaten dituen gazteriaren beste %74ari ere. Pikorrak, bernazakiek azalpen erraza dute. Azalak barruko mekanismoa du baldintza egokietan mantentzeko, koipe jarioan datza lubrikatzailea gisa, gehiegikeria poroetan zehar ezabatuz. Pikor “zoragarri” bat agertzeko unea da, hauetako bat buxatzen denean. Kausa nagusia, nerabezaroaren eta gazteriaren asaldura hormonal tipikoa da. Beraz, zu eta bion artean, arrunta da nerbioek pikor gogaikarriren bat loratzea hitzorduaren eraginez. Baina ez arduratu, konponbidea du eta. Jakin badakizu, kasurik nabarmenenetarako botikak eta bere agerpeneko unerako kremak daudela, baina kontuz!! elikadurak honetan zer esana badu ere!!

Egia esan, oinarri genetikoa duen arazoa da eta, batzuetan, bere agerpena geldiaraztea ezinezkoa izaten da. Baina, sarritan, saihets dezakegu edo, gutxienez, bere agerpena arindu. Oharra hartu zer, zure elikaduraren karbohidrato batzuen gehiegikeriak, aknearen agerpenean eragina du. Jaten ditugunean, intsulina jarioa igotzen da eta aipaturiko asaldura hormonala areagotzen da... emaitza: hurrengo egunean, pikorrak seguru!! Baina kontsumitzen ditugun karbohidrato guztiek ez dute berdin jokatzen, beraz, zeintzuk dira kaltegarrienak? Zein elikagaietan aurkitzen dira? Gure organismoak azkarregi xurgatzen eta erabiltzen dituztenak dira okerrenak, adibidez: azukrea, eztia, irin finak eta bere eratorriak: ogi zuria, gosari zerealak, gailetak. Orduan elikagai hauek saihestu beharko ditut? Azukrea edo gailetak, baztertu ahal izango genituzke gure elikaduratik; baina ogia, zerealak, pasta edo arroza funtsezkoak dira.

Beraz, horra hor nire gomendioa, zereal-hautabidea formatu integralean dago. Anima zaitez haiek dastatzera, eta saiakeraren emaitza kontaidazue. Gainera, elikaduran ez dugu beti jateari utzi behar, A bitamina hartzeak azalaren azkeneko emaitza hobetzen du, adibidez. Bitamina hau, laranja-gorrinka koloreak dituzten fruta eta barazkietan aurki dezakegu, eredutzat: mertxika, arbeletxekoak, azenarioa eta kuia; edo elikagai koipetsuetan, kasu: arrautzako gorringoa, esnea edota gazta. Baten-batek pentsatuko du: “bai ironikoa, betidanik elikagai koipetsuak saihestu behar ditudala, eta orain dirudienez elikagarri onuragarriak dituzte aknerako”. Halaxe da; izan ere, eta hain hedatuta dagoen amen-omen oker hori, argitu beharra dugu. Dietan kontsumitutako koipeak ez du zerikusirik aknearen gutxi gorabeheran, hau ez delako azalaren azpian zuzenean metatzen. Beraz, ezin dugu esan elikagai koipetsuak errudunik direnik, adibidez: txorizoa!! Horrek ez du esan nahi, dieta orekadun bat bete behar ez dugunik, zer guztia gorabehera bere kontsumoak noizbehinkakoa izan behar du beti. Eta azken oharra, hidratatuta mantendu: urez, fruitu naturaletako zukuez edota infusioez. Eta gogora ezazue, ez freskagarriak, ezta alkoholdun edariek, ez liratekeela gomendagarriak. Eta orain lasaitu zaitez, zure hitzorduari ikus zakizkio eta hartaz goza zaitez... ez dezazun bihur pikor sinple batzuk, kezka edo arazo batean !!

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #86 | 2012 Maiatza-Ekaina

Bibliografia / Bibliografía:
 
[Irudia: http://es.gizmodo.com]


Utzi iruzkina: