250 ZALDI POTENTZIAKO HANBURGESA

eatgirl 1550013372263 EATGIRL vs ITGIRL | 2013-01-01 00:00
1

eatgirl 1508166971688

Duela urte batzuk, aspaldi ez esatearren, eta Dietetika ikasketak amaitzen ari nintzela, nire gelakide bati (“Txemita-ri”) bapatean azalean urtikaria azaldu zitzaion. Medikuarengana joan eta gero, haren diagnostikoa harri eta zur utzi gintuen:  zaldi haragiari alergia zion gure Txemitak. Non demontre jan izango ote zuen halakorik? Erantzuna geroxeago.

Istoriotxo hau bururatu zait, azken egunotan dugun polemikarekin. Antza denez, zaldi haragia erabili ohi da aurrez prestatutako jakietan (hanburgesa, lasagna…), etiketetan behi haragia dela jartzen duen arren. Ekonomia-gezurra da edota osasun-iruzurra? Hasiera batean, munduan zehar sortu den eskandalua, ekonomikoa da. Europa mailako kontsumitzaile erakundeek aitortu dutenez, behi-produktuetan zaldi haragi-hondarrak aurkitu dira, nahiz eta jaki hauetako etiketetan holakorik aipatu ez. Zaldi-haragia behiarena baino merkeagoa denez, aizundututako jakiak, kontsumitzaileari ekonomikoki kaltetzen die. Eta jakin badakigun moduan, “dirua mundua mugitzen duenez”, (edo behintzat politikariek), komunikabideetako titularrak bete dituen albistea izan dugu. Orain galderak, zera dira: lege-eza edota administrazioaren egiaztatze-falta? Zenbateko kopurua aurkitu da, trazak (hau da, gurutzatutako-kontaminazioa dela eta) edo gramuak, ordezko haragia erabili dutelako? Baina kontsumitzaileak ez gara honekin konformatzen. Zaldi haragia? Benetan, zaldi haragia jaten dugula? Askok ezingo dute sinistu, beste askori nazka emango die. Zaldikoek, esne-zekorrek baino pena handiagoa ematen al digute? Harraroa iruditzen zaiguna, herri askotan ohikoa da elikaduran; susmatu genezake Txinatar edo Japoniarrek dastatzen zutela, baina Belgika, Suitza edo Alemanian ere. Hain zuzen gure kaleetan zehar ere, aurki ditzazkegu saltoki espezialitatuak eta ohiko jakietan legez erabiltzen dela. Etiketak irakurri, edo bestela galdetuiezue Txemitari zein txorizotan aurkitzen den! Eta jatekotan, osasuntsua al da? Berez, behiarena baino osasuntsuagoa izan daiteke. Batetik koipe gutxiago du, eta bestetik anemiak ekiditeko, burdin gehiago du. Egia da, medikamentu kontrol zehatzak pasa behar dituela, baina gainerako haragiek bezala. Probatuz gero, nabarmenduko duzu saporetsuagoa dela, goxoagoa. Zaldi hanburgesak, osasungarriagoak dira? Oxala! Hanburgesak biguinak gelditzeko damu dut, grasa eranzten zaietela eta gutxi gorabehera “250 zaldiko potentzia” dute azkenean (250 Kcal/100g-ko).

Orduan, zaldi-haragia, bai ala ez? Administrazioak bere lana ondo eginez gero, zer lehenezten duzu: elikaduraren alde ekonomikoa, kulturala, morala edo elikagarria? Horren arabera duzu zure erantzukizuna. Orain garrantzitsuena, Europa eta mundu mailan trama galanta estalgabetu dela da. Non nabarmentzen den enpresetako kontrol analitikorik eza, baita administrazioen aldetik ere. Kontsumitzaileok gaur egun dugun informazioarekin, erremediorik gabe lehen bait lehen konpondu beharko dutena.

 

Blog  YouTube  Instagram  Telegram  Twitter  Facebook 

Gazteberri #90 | 2013 Urtarrila-Otsaila

Bibliografia / Bibliografía: 


Utzi iruzkina: