Kakitzat edo Euskal Herriko Koordinakunde Antimilitarista 1980ko hamarkadan Gipuzkoan sortu ondoren Hego Euskal Herriko hainbat herrietan aritu zen eta oraindik Bizkaian aktibo dagoen erakunde antimilitarista bat da. 1980ko hamarkadan Espainiako soldadutzaren aurkako talde asko sortu ziren herriz-herri, batzuk Kontzientzia Eragozpen Mugimendua KEM-MOC taldearen barne antolatzen ziren eta beste batzuk soilik esparru lokalean. Talde hauen sorreran pertsona anitzek hartu izan zuten parte:kontzientzia eragozleek , alderdi politikoetako gazteek, gazte asanblada edo irrati libreetakoek, beste tal...